Etxarri Aranatz

Lan eskaera berritzeko mugikorrerako aplikazioa iOS-en ere eskuragarri dago

Lan eskaera berritzeko mugikorrerako aplikazioa iOS-en ere eskuragarri dago

Lan eskaera berritzeko mugikorrerako aplikazioa iOS-en ere eskuragarri dago asteazkena, 2018.eko uztailak 4NLk kudeatzen dituen lan-eskaintzen kontsulta hartzen du barnean app-ak

 
Aplikazioaren kartelaren irudia. ( irudia handitu )

Nafar Lansareak (NL) mugikorrerako aplikazio bat jarri zuen martxan duela urtebete, lan eskaera zigilatzeko. App-a Androiderako bakarrik sortu zen, eta, urtebete geroago, garatu egin da, iOS sistema duten mugikorrak dituztenek erabili ahal izan dezaten. Gainera, NLk hobetu egin du aplikazioa, eta, orain, aukera ematen du organismo horrek kudeatzen dituen lan-eskaintzetara sartzeko ere.

 

Deskargatu hemen

:

Android: http://bit.ly/2KI7Om3

 

iOS: https://apple.co/2tRkRv3


 

Berritzeko izapideak egiteko, nahikoa da NAN/AIZ zenbakia, jaiotze-data eta telefono-zenbakia sartzearekin —datu horiek aldez aurretik egon behar dute NLn—. Txartelean agertzen den egunean bertan eta hurrengo bi egunetan zigilatu behar da. Aplikazioak erakusten du zer datatan berritu behar den hurrena.

Eskaera berritu ahal izateko, eskaera horrek aktibo egon behar du. Ezin dira berraktibatu etendako eskaerak edo baja-egoeran daudenak (arrazoi medikoak, lana, ikastaroak...). Lan-baimena iraungita edo berritzeke daukatenek ere ezin dute berritu. Kasu horietan, Internet bidez izapidetu daiteke, edo langabeari dagokion agentziara deituz edo joanez. Aplikazioa bi hizkuntzetan dago.

NLk aurrez aurrekoak ez diren beste bi bide ditu eskaera berritzeko. Haien bidez, hobetu egin nahi du herritarrei ematen zaien zerbitzua, izapide hori azkar eta eroso egin ahal izan dezaten, inora joan beharrik gabe.

- Internet bidez: empleo.navarra.es webgunean, non izapide gehiago egin baitaitezke: lan eskaerari alta eman, baja eman edo eten; langabezia-txartela berritu eta kopia atera; Europako formatua duen curriculum bat egin; datu pertsonalak eta profesionalak aldatu; eta lan eskaeraren txosten pertsonalizatuak sortu. Hor sartzeko, ziurtagiri digitala edo erabiltzaile eta pasahitz bat behar dira —eska daitezke webgunearen bidez—.


- Telefonoz: Nafarroako Gobernuko Herritarren Arretara deituta (948 012 012; doakoa, tarifa lauarekin), edo 012ra (0,34 euro/dei), zeina 2016ko otsailean jarri baitzen martxan. Zerbitzu horri esker, lana eskatzen ari denak bi izapide egin ditzake: lan eskaera berritu eta lan eskaerari buruzko kontsultak egin. Zerbitzua jarraian ematen da 08:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera, jaiegunetan izan ezik. Udan, uztailaren 1etik abuztuaren 15era, ordutegia 15:00ak arte da. Lana eskatzen ari direnek eskaera berritzen duten egun berean eta hurrengo bi egunetan deitu dezakete.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:

Txartelacast21212.pdf

 

 

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus