Etxarri Aranatz

AUNTZETXE BASOKO ATERPEA ERABILTZEKO ARAUAK

ATERPEA ZABALIK

  • Auntzetxea zabalik egongo da, eta beraz, basoko aterpe gisa funtzionatuko du.

AFOROA

  • Aforoa: 29 lagun sartu ahal izango dira.  Udalak erabiltzeko erreserbak onartuko ditu gehieneko edukiera bete arte.  

ERRESERBAK

  • Erreserba: Hamar lagunetik gorako taldeek nahitaezkoa dute aldez aurretik erreserba egitea. Gutxiagoko taldeen kasuan ere erreserba egitea gomendatzen da, erabilera bermatzeko.
  • Gehienez ere gau bat pasatu ahalko da aterpean, betiere kirol, kultur, hezkuntza eta/edo zientzia jarduerak egiteagatik, bertan gaua pasatzea ezinbestekoa bada. 
  •  Erreserbaren ordutegia:
  • Eguna ematea: 12:00 - 19:00
  • Gaua ematea:  19:00 - 12:00
  • Lehentasuna: Sartzen den taldearen erreserba errespetatu beharko da, horrek izango baitu beti lehentasuna.
  • Arrazoitutako kasu bereziak: udalak baldintzak aldatu ahal izango ditu eta borda berak bakarrik erabiltzeko baimena eman ahalko dio erabiltzaileari, baita giltzak utzi ere.   Adibidez, ikastetxeei, bi egun eta gau bat pasatzeko baimena emango da. 
  • Eskabidea idatziz udaletxean egin beharko da.
  • Ibilgailuak: Motordun ibilgailuekin bertaratu nahi izanez gero, baimen berezia behar da, eta ibilgailuan Udalak emandako txartela agerian jarrita egon beharko da.

 

Egun bateko erreserba

Egun 1+ gaua

2 egun + gaua

10 lagun  bitarteko taldeak

30 €, egun eta talde bakoitzeko

45 euro

60 euro

20 lagun  bitarteko taldeak

 

50 €, egun eta talde bakoitzeko

75 euro

100 euro

29 lagun  bitarteko taldeak

80 €, egun eta talde bakoitzeko

120 euro

160 euro

 

 TARIFAK

  • + Ibilgailu bakoitzeko 10 euro eguneko
  • Ordainketatik salbuestea: Herrian erroldatutako pertsonak edo Etxarri Aranatzen etxebizitza bat dutenak edota ibilgailua bertan helbideratuta dutenak, tasak ordaintzetik salbuetsita daude. Nolanahi ere, 10 lagunetik  gorako taldeek fidantza bat jarri beharko dute.
  • Fidantza: 50 eurokoa. Beharrezko egiaztapenak egin ondoren itzuliko da, gehienez ere hilabeteko epean.
  • Ukatzea: Udalak, justifikatuak dauden arrazoiengatik,  sartzea ukatzeko eskubidea izango du.

 

ARAUAK

  • Garbiketa: Borda eta inguruak aurkitu diren bezala utzi behar dira: erratza pasatuta, ordenatuta, itxita eta zabor poltsak eramanda.
  • Erreserba kasuetan, udalak ez du bermatuko lokala garbi eta egoera onean egotea, erabilera librekoa baita.
  • Surik ez: Debekatua dago sua egitea horretarako ez diren tokietan.
  • Kalteak: Instalazioetan eragindako kalteek zehapena ekarriko dute, hain zuzen ere haiek konpontzeak dakarren gastu osoa, gehi % 20ko errekargua ordaindu beharko da. 
  • Araudi orokorra: Araudi honek ez du salbuesten Nafarroako Foru Komunitatean indarra duen araudia betetzetik.
ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus