Etxarri Aranatz

"MAISTRU-MAISTREN" UDAL ERAIKINAN SARTU DIRA

Atzo, abuztuak 19, Ikastola kalean dagoen “Maistru-Maistren” udal eraikinan herriko  gazte batzuk sartu dira eta instalazioak apurtu dituzte hainbat kalteak sortuz.

Sortutako kaltearen gastua 4.000 €/tan baloratzen da.

Hau dela eta Udalak jakinarazi nahi du:

1.- Ez duela inola ere onartuko  horrelako txikizioak  egitea, eta are gutxiago,  herritar guztienak diren udal instalazioetan.

2.- Honen salaketa jarriko duela Altsasuko Foruzaingoan.

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus