Etxarri Aranatz

Kultur agenda 2011 azaroa abendua 2012 urtarrila

ETXARRI ARANATZ Kultur agenda

2011ko azaroa eta abendua eta 2012ko urtarrila

 

Azaroaren 11a ostirala

kultur etxean 11:30etan

 

GAZTEENDAKO ANTZERKIA

“BESTIARIO”

Maskara eta objektuen antzerkia. La llave maestra antzerki talde nafarrarena.

…Maskaretan eta antzerki fisikoan oinarria duen ikuskizun harrigarria hau haur baten unibertso poetikoan eta bere ametsezko animalietan murgiltzen da…

… Zatozte eta begira itzazue gertutik zapak, harrak eta tximeleta erraldoiak… zatozte ikus itzazue!

Bestiario, antzerki bisual, harrigarri eta jostagarria da, bertan egoera ezberdinak taularatzen dira, agerraldi poetiko eta komikoak, fantasiazko unibertso txundigarri bat sortzeko asmoz.

 

Antolatzailea: Etxarri Aranazko Udala

Nafarroako Antzoki Sareko ikuskizuna

 

 

Azaroaren 12a larunbata

kultur etxean 17:30etan

 

HAURRENDAKO ANTZERKIA

“GURE OILO MARIMOTROILO ETA TXOKOLATEZKO ETXETXOA”

 

Hona hemen guztiok ondo ezagutzen ditugun alegia eta ipuina. GURE OILO MARIMOTROILO alegian, ideia nagusia emaitza gustagarri bat lortzea da; kasu honetan, tarta on bat dastatzea, eta horretarako eginahalak egin behar dira. TXOKOLATEZKO ETXETXOAN, berriz, gatazka zoliagoa eta iradokitzaileagoa da. Bi anaia protagonistek (Hansel eta Gretel) aurre egiten diete bizitzan agertzen zaizkien arriskuei. Etxeak ematen dien babesa utzi, eta, azkenean, liskarrean garaile suertatzen dira beren baliabideei esker.

Egilea:Javier Ibáñez Huici

Interpreteak: Angel L. Barba "Kollins" eta Eloísa Martínez

Eszena-zuzendaria:Javier Ibáñez Huici

Iraupena: 55 minutu

 

Sarrera: 3 €

Antolatzailea: Etxarri Aranazko Udala

Nafarroako Antzoki Sareko ikuskizuna

 

Azaroaren 22a asteartea

Kultur Etxean 19:30etan

UDAL MUSIKAKO ESKOLAKO IKASLEEN KONTZERTUA

Santa Cecilia eguna

 

Antolatzailea: Udal Musika Eskola

 

Azaroaren 24a osteguna,

Liburutegian 17:30etan

 

IPUINKONTALARIA

Ion Barbarin  “Koloretako ipuinak”

3 urtetik gorako haurrentzat. Haur txikiak heldu batez lagunduta egon beharko dira.

Puntualitatea eskatzen da.

Antolatzailea: Etxarri Aranazko Udala

Laguntzailea: Etxarri Aranazko Liburutegia

 

Azaroaren 25a ostirala

kultur etxean 22:00etan

 

GAZTE ETA HELDUENDAKO ANTZERKIA

“ETZI”

 

Zer da Etzi?

Gazte eta helduei zuzenduriko, Dar-Dar ekoiztetxearen ikuskizun berria da. Karlos Linazasororen izenburu bereko ipuinaren egokitzapena dugularik.

Etzi, Down sindromedun pertsonengana eta beraien familiengana hurbiltzen lagunduko digun ikuskizun hunkigarria dugu.

Etzik, umore, intriga eta drama puntu batez, bizitza eta gizakiarekin adiskidetzen lagunduko digu.

Etzin, Euskal Herrian lehen aldiz;  Down sindromedun aktore bat talde profesional batekin taula-gainean lanean ikusteko aukera dugu.

Informazio gehiago: www.dar-dar.net

Sarrera: 6 €

Antolatzailea: Etxarri Aranazko Udala

Nafarroako Antzoki Sareko ikuskizuna

 

 

Abenduaren 2an ostirala

Kultur Etxean 20:00tan

 

MUSIKOTERAPIA KONTZERTUA

Sarrera doan.

Bertaratzea aurretik baieztatzea eskatzen da, deitzeko telefonoa: 639408118 Olga

Laguntzailea: Etxarri Aranazko Udala

 

 

Abenduaren 3an larunbata

Kultur Etxean 12:00tan

 

ETXARRI 2012 EKIMENAREN AURKEZPENA

2012 urtean, 700 urte beteko dira Etxarri Aranatz sortu zenetik, eta 500 urte Gaztelak Nafarroa konkistatu  zuenetik.  Bi gertaera horiek kontutan harturik, bi helburu nagusi ditu Etxarri 2012 ekimenak:

* Batetik, herritarren memoria historikoa berreskuratzea: bai Etxarri Aranatz herriaren sorrera eta baita 200 urte geroago Gaztelak egindako Nafarroaren konkista.

* Bestetik, erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena lau haizeetara zabaltzea. Zer ginen, zer garen eta zer izango garen  galderari herritarrok erantzuna ematea.

 

Bi helburuon inguruan urte osoko dinamika piztu nahi da herrian, 2012an zenbait ekimen antolatzeko. Historia, hizkuntza, pertsonaiak, ohiturak, janzkera… Herritarrak eta herriko eragileek, nork bere esparrutik, asmo hori betetzen laguntzea da Etxarri 2012 ekimenaren nahia.

 

Antolatzailea: Etxarri 2012 ekimena

Laguntzailea: Etxarri Aranazko Udala

 

Abenduaren 18an igandea

Elizan 19:00tan

 

ETXARRI ARANAZKO ABESBATZAREN GABONETAKO KONTZERTUA

40. URTEURRENA

 

2011. urtean, Etxarri Aranazko Abesbatzak 40 urte bete ditu. 40.urteurren hau ospatzeko, gabonetan kontzertu berezia burutuko du. Kontzertu honen helburua, urte luze hauetan bertatik pasatutako abeslariak eta zuzendariak parte hartzea eta guztien artean kontzertu berezi bat herritarrei eskaintzea litzateke. Beraz, Etxarri Aranazko Abesbatzan izandako guztie parte hartzeko gonbidapena luzatzen zaie.  

 

Antolatzailea: Etxarri Aranazko Abesbatza

 

Abenduaren 22a osteguna

Kultur Etxean 19:30etan

UDAL MUSIKAKO ESKOLAKO IKASLEEN GABONETAKO KONTZERTUA

 

 

Antolatzailea: Udal Musika Eskola

 

Sakanako eskuz binakako pilota txapelketako finalak

Abenduaren 23 eta 24an Udal pilotalekuan

Etxarri Aranazko Udal pilotalekuan, Sakanako eskuz binakako pilota txapelketako finalak:

-          2011ko abenduaren 23an, 17:00tan: Haurrak A, B, Kadeteak, Gazteak eta helduak

-          2011ko abenduaren 24an, 10:00etan: Txikiak, Umeak A, B eta Kimuak A, B

Antolatzaileak: Sakanako pilota elkarteak

Laguntzailea: Etxarri Aranazko Udala

 

 

Abenduaren  24a larunbata

OLENTZERO BADATOR!!!

17:00tan  Aldapasoro auzoan Olentzerori harrera

 

OHARRA:  Olentzeroren harrera prestazeko jendea behar da. Laguntzeko prest dagoena, kontakturako pertsonaren telefonoa, udaleko kultura sailean eska dezala.

 

Antolatzailea: Olentzeroren lagunak

Laguntzailea: Etxarri Aranazko Udala

 

 

Abenduaren 30a ostirala

kultur etxean 17:30etan

 

HAURRENDAKO ANTZERKIA

“IPUINAREN BILA”

 

Txalo produkzioak konpainia

 

Familiarteko ikuslegoarentzat den ikuskizun honetan, ipuinez beteriko mundua sortzen dugu kultura bakoitzetik onena eskeiniaz, kontinente desberdinetatik bira egiten duena.

 

Abenturak bizitzeko nahiez, bi aktoreek ipunen mundua zeharkatzen dute motor ikusezin batean, kontatuak izan daitezen  gauz berriak bilatzeko asmoz. Baina ustekabeak (sakonean gehien desiratzen denak), amaiera ohartezin batetara daramatza, auto baten zozketa barne.

 

Musika, magia, txantxak eta antzezlanik puruenak, ipuinen mundua zehatz-mehatz eta kultura bakoitzari dagokion adierazpenarekin azaltzelko balio digute

 

Sarrera: 3 €

Antolatzailea: Etxarri Aranazko Udala

Nafarroako Antzoki Sareko ikuskizuna

 

 

Urtarrilaren 3a asteartea

Udal pilotalekuan

 

GABONETAKO JOLAS PARKEA

 

Goizez: 11:30-13:30

Arratsaldez: 16:30-19:30

 

Antolatzailea: Etxarri Aranazko Udala

 

 

Urtarrilaren  5a osteguna

ERREGEEN KABALGATA BADATOR!!!

Elizatik 19:00tan

 

Antolatzailea: Erregeen kabalgatako batzordea

Laguntzailea: Etxarri Aranazko Udala

 

 

Urtarrilaren 13a ostirala

kultur etxean 22:00etan

 

GAZTE HELDUENDAKO ANTZERKIA

“BAGINAREN BAKARRIZKETAK”

 

Txalo produkzioak konpainia

 

“Baginaren bakarrizketak” egindako elkarrizketa batzuen emaitza da. horretarako adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdinetatik datozen 200etik gorako emakumeri egin zieten elkarrizketa.

Obraren helburua da emakumeak euren sexualitatearekiko sentitu eta sentitzen dituzten erru eta lotsa sentipenetatik libre uztea.

Umorea, samurtasuna eta tarteka izua adieraziz, bi aktorek ematen diete ahotsa istorio sare honetako emakume protagonistei, eta beraiek bezala, barrearen ondoan poesia eta probokazioa jartzen dute.

 

Sarrera: 6 €

Antolatzailea: Etxarri Aranazko Udala

Nafarroako Antzoki Sareko ikuskizuna

 

 

ANTOLATZAILEA: Etxarri Aranazko Udala

LAGUNTZAILEA: Nafarroako Gobernua

 

Etxarri Aranatzen, 2011ko azaroaren 3an

 

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus