Etxarri Aranatz

Dendari, Ostalari eta Zerbitzuendako ..

Etxarriko dendari, ostalari edo zerbitzuetako kide hori:

Idazki honen bidez, heldu den urtarrilean 22an, asteartea, 15:00etan, antolatu dugun formazio saio batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Formazio-saioren helburu da Etxarriko merkatari eta ostalariek on-line bidezko baliabideak ezagutzea eta oinarrizko erabilera egiteko aholkularitza jasotzea. Gaur egun funtsezkoa da enpresa eta zerbitzu txikiek on-line presentzia egokia izatea,  eta oso tresna errazak eta baliagarriak daude mezu komertzialak zabaltzeko eta edukiak argitaratzeko. Saioan ariketa praktikoak egingo dira eta aholkularitza pertsonalizatua jasoko da helburu horiek lortzeko.

Saioa doakoa da, eta hurbileko ostalaritza, zerbitzuak, denda txikiak eta enpresak sustatzeko asmoz antolatu dugu. Espero dugu parte hartzea.

Bestalde, idazki hau baliatu nahi dugu esateko otsailean Udalak WEB berria izango duela, eta bertan herriko zerbitzuei buruzko informazioa agertuko dela. Zure zerbitzuari buruzko datuak gehitzea nahi baduzu, jarri gurekin  harremanetan (udala@etxarriaranatz.eus).

Adeitasunez:  ETXARRI ARANAZKO UDALA

 

 

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus