Etxarri Aranatz

HAURTXOKOA EGITASMOA ABIAN DA.

HAURTXOKOA

Etxarri Aranatzen haurrekin neguan egon ahal izateko leku egokirik, estalirik, ez dagoela konturatuta, udalak guraso talde baten proposamena kontuan hartuta, Haurtxokoa martxan jartzeko nahia dauka.

a) LEKUA

Musika Eskolako gela bat. Ohiko ludoteka egon behar zuen gela.

            b) EGUTEGIA.

Eskola eta Ikastolako egutegiarekin batera, zubiak eta jai egunak errespetatuz (hau da zubitan eta jai egunetan itxita). Larunbata eta igandetan itxita. Urritik maiatzera zabalik (klaseak goiz eta arratsaldez direnean bakarrik).

c) ORDUTEGIA

Ordutegia: 16:30etik 20:00etara

IZENA EMATEA

Gurasoek hainbat ardura haien gain hartu behar dituztela kontuan hartuta, beharrezkoa da erabiltzaileek izena ematea.

- Aurten udalean eginen da izena ematea.

- Matrikula bat ordainduko da materiala (orriak, guraizak, itsaskia... ) erosteko: 10 euro.

Izena emateko, udalean inprimakia jaso, atxikita doan inprimaki hau udalera ekarri, web orrialdetik jaitsi (www.etxarriaranatz.com) edota, azaroaren 18an ostirala, arratsaldeko 18:00etan udaletxean burutuko den bileran bete.

BILERA DEIALDIA HAURTXOKOARI FORMA EMATEKO

Azaroaren 18an, ostirala, arratsaldeko 18:00tan udaletxean.

INPRIMAKI EREDUA LORTZEKO, KLIKATU HEMEN.

 

ANIMATU ETA IZENA EMAN!!!!

 

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus