Etxarri Aranatz

EGUR LOTE SOLTEAK 2019

URTEAN ZEHAR BAKARKA SOR LITEZKEEN LOTEAK ESKURATU AHAL IZATEKO ZERRENDA

EPEA

MAIATZAREN 10 ARTE (OSTIRALA)

BALDINTZAK UDAL IRAGARKI OHOLEAN ARGITARATUKO DIRA

ESKAERA IDATZIZ ETA EREDU OFIZIALEAN EGIN BEHAR DA

 

Baldintzak

Lote solteen zerrendan egon ahal izateko, ondoan zehazten diren baldintzak bete behar izango dira:

- Adinez nagusia edo adinez txiki burujabetu nahiz juridikoki zilegitua izatea.

- Udal erroldan izen emanda egotea bi urteko antzinatasunaz.

- Egoitza Etxarri Aranatzen egiazki eta jarraian izatean, gutxienez urtean bederatzi hilabetez.

- Interesdunak Udalarekin dituen betebehar fiskalak egunerauak  izatea (zorrik ez).

- Eskaera idatzia egin eredu ofiziala erabiliz eta Udal erregistroan aurkeztu.

- Urte berdinean etxeetako egur loteen esleipenduna izatea.

- Familia bakoitzeko eskaera bakarra izango da.

Behin esleipenduna izanik, ondoan zehazten diren baldintzak bete behar izango dira:

- Esleipendunak egurra bere aprobetxamendu propiorako soilik erabiliko du. Inola ere ez da egurra saldukko.

- Ezinezkoa da zuhaitzak bere arramekin arrastaka ateratzea. Kalterik sortuz gero lotearen jabea izango da erantzulea.

- Pistara eta ezpondara eroritako arramak ere kendu behar dira.

- Behin baimena emanda, eskatzaileak hilabete bateko epea izango du egurra ateratzeko.  Hialbetea pasaz gero, eskatzaileak esleipena galduko du eta zerrendako hurrengo interesdunari deituko zaio.

Arrazoi objektiboak direla medio, Udalak hilabete bateko epea luzatu ahal izango du.

- Egurra ateratzeko basoa lehorra egon beharko da. Lanak egin baino lehen, interesduna Udalarekin kontaktuan jarriko da, lanak baimentzeko.

- Lotearen esleipendunak ardura osoa bere gain hartuko du. Besteak beste, istripuak ekiditeko segurtasun neurriak hartzeko konpromezua hartuko du.

Etxarri Aranazko Udalak ez du inongo ardurarik izango esleipenak sortzen dituen kalteetan.

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus