Etxarri Aranatz

GAZTETXOKOARI BURUZKO BILERA ABENDUAREN 22an.

GAZTETXOKOARI BURUZKO BILERA ABENDUAREN 22an.

Guraso agurgarriak,

Herriko gaztetxo talde batek Etxarri Aranatzeko udalean egin duen eskaera aintzakotzat hartuta, herrian Gaztetxoko bat martxan jartzeko egitasmoa bideragarria ote den aztertzen ari gara. Lan horretan ezinbestekoa da, zuen, gurasoen, parte-hartzea. Hori dela eta zuekin bilera bat egin nahi dugu jarraian aipatzen diren ordu eta lekuetan:

Gaia: Gaztetxokoa

Data: 2011ko abenduaren 22an, osteguna.

Ordua: 19:00etan.

Lekua: Etxarri Aranatzeko udaletxean.

Ezinbestekoa da zuen parte-hartzea proiektuak aurrera egin dezan, beraz, animatu eta parte-hartu!

Etxarri Aranatzen, 2011ko abenduaren 19an, astelehena.

Alkatetza.

 

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus