Etxarri Aranatz

1977-2012 Udal hautetsien ekitaldia egin da udalean.

1977-2012 Udal hautetsien ekitaldia egin da udalean.

Gaur, egun handia izan dugu Etxarrin, urtemuga garrantzitsua ospatu dugulako: 35 urte pasatu dira udal honetan bertan, Osoko Bilkura berezi batean, Etxarriko Udalak aldarrikapen historiko bat egitera gonbidatu zituela lau lurraldeetako udalak. Ekitaldi hura debekatu egin zen, baina azkenean egin zen, oztopo ugari gaindituta. Eta gaur ekitaldi hura bera ekarri nahi izan dugu gogora.

 

Orduan, Franko hil berri, eta oraindik udalak ordezkari demokratikorik gabe zeudela, zenbait alkate aitzindari izan ziren Euskal Herrirako oinarrizko aldarrikapenak egiten. Transizio garaiko Mugimendua deitu zitzaion. Eta orduko mugimendu haren ordezkaritza zabal bat  izan dugu gaurkoan udaletxean.

 

Ekitaldiko argazkiak "Argazkiak" atalean dituzu ikusgai.

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus