Etxarri Aranatz

Batzarrak eta auzolana hitzaldian egon ginen.

Batzarrak eta auzolana hitzaldian egon ginen.

Ilbeltzaren 31ean, asteartea, kultur-etxean "Batzarrak eta auzolana" hitzaldia eman zen. Hitzaldia udaleko parte-hartze lan-taldeak antolatu zuen. Hizlariak Mentxu Zorita Arratibel, informatikaria eta historia litzentziaduna eta Patxi Azparren Olaizola, Antxoko euskaltegiko arduraduna, Geografia eta historia diplomaduna eta Antropologia sozial eta kulturalean litzentziadun, izan ziren. Biak donostialdekoak dira. Batzarren bilakaera historikoaren azalpena emateaz gain, gaur egun horien egokitzapena nolakoa izan daitekeen agertu zuten eta praktikarako proposamenak egin zituzten. Oso interesgarria izan zen eta txalo zaparrada batekin amaitu zen solasaldia.

Hitzaldian erabilitako power-point, hemen duzu, klik.

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus