Etxarri Aranatz

2012ko IYOTIEK

2012ko IYOTIEK

 

IYOTIEK: GOZA DEZAGUN GURE USADIOEZ, ORAINAZ ETA GEROAZ!

Urtea hasi eta egutegiak aurrera egin ahala, bertan ditugu Etxarriko iyotiek (Garizuma aurretik). Denok entzun dugu askotan gizakunde, andrekunde, garikunde, zalduniyote eta astearteiyote egunak badirela; baina askok ez dugu argi zer eta zergatik ospatzen diren, eta hona hemen, beraz, azalpentxo bat: - Gizakunde (otsailaren 2an): gizon helduen eguna; txatarras jantzita eskean ateratzen ziren. Jatekoa biltzen zuten, eta gero afaria egiten zuten. - Andrekunde (otsailaren 9an): emakumeen eguna; beraiek aritzen ziren etxez-etxe eskean. Gero afaria egiten zuten. - Garikunde (otsailaren 16an): gazteen arteko borrokara eguna; kolpeak urte guztian zehar debekatuta zeuden, eta egun hau beraien arteko gorabeherak konpontzeko erabiltzen zuten. Egun honetan, aurkaria lurraren kontra eusten zen, baina kolpeak eman gabe. Maskubiak haizez bete, eta jendea jotzen zuten, baita suko hautsa bota ere. - Zalduniyote, o mutillerdiyek (otsailaren 19an): igandea etxeko txikienen eguna izaten zen. Herriko haurrak txatarraz jazten ziren. - Astierteiyote (otsailaren 21ean): gaita jotzen zen eta bazkaria egiten zen. Denak txatarraz janzten ziren. Herriko jendeak bultzatuta, azken urteotan Etxarrin usadioari mantentzen saiatu gara. Hasiera batean, 2000. urtean, astearteiyote aurretiko hiru ostegunak eta azken igandea festa egun bihurtu genituen, baina urteak pasa ahala, gizakunde, andrekunde eta garikunde kintoen esku geratu dira, eta zalduniyote eguna nola edo hala aurrera ateratzen saiatu gara. Honek zenbait erreflexio egitera behartu gaitu: nahiko parte-hartzaileak dira Etxarriko iyoteak? Oraina eta geroa nola lotzen dira? Gai honen inguruan jendeak ze pentsatzen du? Kintoek gizakunde, andrekunde eta garikunde ospatuko dutela adierazi digute, baina ez dugu uste festa hauek bere gain bakarrik gelditu beharko liratekeenik. Eta gogoeta hau bultzatu nahi dugu etxarriarren artean: jendeak parte hartzen ez badu, usadio edo tradizioak mantentzea oso zaila da. Bestetik, aurten, Etxarri 2012 ekimenak asterteiyote indartzeko asmoa azaldu du, eta udal honek asmo hau bere egin dut. Hortaz, asteartean mozorra gaitezen denok ertaroko jantziez, eta parte har dezagun egunean barrena egingo diren ekitaldietan!!

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus