Etxarri Aranatz

TELP TAILERRA

TELP TAILERRA

TELP TAILERRA APIRILAREN 20 ETA 21EAN

Euskara Batzordeak, EHE taldeak proposatuta, TELP tailerra (taller d’espai lingüístic personal) antolatuko du apirilerako (20 eta 21ean).

Tailer hau Valentzian sortu zuten Ferran Suay eta Gemma Sangines Psikologia Unibertsitateko irakasleek, eta oso-oso interesgarria da. Gemma Sangines bera etorriko zaigu Etxarrira. Tailer honen helburua da euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna murriztea, gusturago aritzea, eta horretarako baliabide gehiago sortzea. Parte hartuko duten pertsonek euskaraz hitz egitean duten deserosotasuna gutxituko dute, eta, horrela, euskaraz gehiago egiteko aukera izanen dute. Horretarako, oso baliagarriak izanen dira maila kognitiboan, emozionalean eta fisiologikoan eskainiko diren baliabideak. Tailerreko hartzaile potentzialak euskaraz egiteko gogoa duten hiztunak izanen dira. Garrantzitsua da izena emanen duten pertsonek euskararekiko kontzientzia izatea.

Matrikula egiteko epea martxoaren 20tik apirilaren 10era bitartekoa izanen da. Izena emateko udal bulegoetara joan, kultura@etxarriaranatz.com helbidera idatzi, edo 948.460.930 telefonora hots egin. Inprimakia bulegoan eta WEB orrian dago eskura.

Matrikulak 20 € balio du(ez ditu), baina ikastaro osoa eginez gero, dirua bueltatu eginen da. Ikastaroa EHEk eta Udalak finantziatuko dute.

Laburbilduz: Tailerraren egunak eta ordutegia apirilak 20, 17:00-20:00 h (ostirala) apirilak21, 09:30-13:30 h (larunbata)

Hizkuntza: euskara

Izen-ematea martxoaren 20tik apirilaren 10era  Izena emateko udal bulegoetara joan, kultura@etxarriaranatz.com helbidera idatzi, edo 948.460.930 telefonora hots egin  matrikula: 20 € (ikastaro osoa eginez gero, gero dirua bueltatu eginen da)  Matrikulatzeko orduan, Etxarriko herritarrek lehentasuna izango dute.

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus