Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

Covid19a dela eta, segurtasun eta osasun neurriak hartuko dira.

http://www.ledsilhouette.com/ 

Sinopsia

Concavo Convexo diziplina anitzeko pieza bat da, non musikak, dantzak eta eskulturak elkarri eskua ematen dioten. Hutsuneari buruzko gogoeta egiten du, gorputzaren eta gorputzaren arteko harremanaren ikuspegi eskultorikoan oinarrituta.

Lan honetan mugimendua modu mekanizatuan eta zientifikoan birplanteatzen da, leku negatibo, bakar eta huts batean sartuz. Ezerez horretan baieztatzen du gizakiak bere burua. Arkitektura, eskultura, pintura, dantza espazioaren menpe daude, bakoitza bere bitartekoen arabera. Cóncavo-convexo taldeak nabarmendu nahi duen funtzio berezi bat dago espazioan: emozio estetikoaren sorkuntza.

“Espazioaz jabetzea edozein izaki biziren lehen keinua da, orekaren eta iraupenaren funtsezko adierazpena. Leku bat okupatzea da existentziaren lehen froga. “ Jorge Oteiza

Led Silhouette Martxel Rodriguez nafarrak eta Jon Lopez madrildarrak sortutako konpainia da. La Veronal edo Kukai Dantza konpainietan interprete gisa jardutearekin batera, 2016an sortzaile gisa hasi ziren, dantzaren hainbat diziplinatan trebatutako eta arte garaikidearen eragina duten artista gazteen taldea zuzentzen. Mugimendu forma berriei eta kontzeptu ezberdinei buruz ikertzen dute, dantza garaikideari buruz duten ikuspegia eskaintzeko, Led Silhouette bere zerbait egiteko plataforma bat eraikiz.
 
Musikaren egilea: Gaizka Sarasola
Koreografiaren egilea: Jon Lopez eta Martxel Rodriguez
Zuzendaria: Led Silhouette
Musika: Bizian

Antzezleak: Jon Lopez, Martxel Rodriguez eta Gaizka Sarasola

Data 27/09/2020
Ordua: 19:00
Tokia: ZELEI BERRIYE
Sarreren salmenta: Gonbidapenak udaletxean jaso, 10:00tatik 14:00tara. Pertsona bakoitzak 2 gonbidapen jaso ditzazke.


Itzuli
CONCAVO CONVEXO DANTZA IKUSKIZUNA DNA
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea