Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2020/03/13

 
1.- Etxarri Aranazko Udalaren instalazio itxietan ospatzekoak ziren  kirola, kultura, gizarte- eta aisialdi-ekitaldi oro etetea. Baita merkatu txikia ere.
 
2.- Udal eraikin guztiak ixtean: Udal liburutegia, Musika Eskola, Frontoia, maisu maistren etxea, Kultur etxea eta Udaletxea (bulegoa).
 
3.- Udalerriaren funtzionamendurako ezinbestekoak diren zerbitzuak mantentzea: limpieza, servicios múltiples y administración general.
 
Etxarri Aranazko biztanleria Udalarekin bitarteko elektronikoak erabiliz komunikatu ahal izango da; egoitza elektronikoaren bidez (https://etxarriaranatz.egoitzaelektronikoa.eus/info.0), telefonoz (948 46 00 04) edo posta elektronikoaren bitartez (udala@etxarriaranatz.eus).
 
4.- Kontziliazioa ahalbidetzeko, Udalaren eta Musika Eskolaren zerbitzura dauden langileek, ikastetxeak ixteak eragiten dien adingabeak edota mendekotasuna duten adinekoak ardurapean badituzte, honako eskubide hauek izango dituzte:
 
- Lanaldia malgutzea, zerbitzuaren arduradunak baimena eman ondoren.
- Ezinbestekoa den kasuetan, langileek etxean gelditzea baimenduko da, eta nahitaezko betebeharra izango da 11/2009 Foru Dekretuaren 28. artikuluan zehaztutakoaren arabera.
- Behar bezala justifikatutako kasuetan, bulegoetako langileen kasuan, aurrez aurrekoak ez diren lan-modalitateak baimenduko dira (telelana), zerbitzuaren arduradunak baimena eman ondoren.
 
5.- Etxarri Aranazko biztanlegoari eta bereziki elkarte eta herriko taldeei egoerak exijitzen duen diligentziaz eta arduraz jokatzeko deia egitea.
 
6.- Adierazitako neurriek 15 eguneko luzapena izango dute, birusaren hedapenak behera egiten ez duen bitartean.
 
7.- Ebazpen honen berri Udal langileei eta orokorrean Etxarri Aranazko biztanleriari ematea.
 
Bando bat egingo da adierazitako neurrien berri emateko.
Zerrendara itzuli
COVID 19 BIRUSAREN HEDAPENA MURRIZTEKO NEURRIAK HARTU DIRA
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea