Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2020/03/17

HONDAKIN ZERBITZUARI BURUZKO INFORMAZIOA ETA GOMENDIOAK

Sakanako Mankomunitatea gaur egungo egoerak hondakin zerbitzuan izan dezakeen eragina ahal den heinean gutxitzen saiatzen ari da

Honengatik herritar guztien laguntza behar du, batez ere honako gomendioak jarraituz:

1. Ez utzi hondakinik lurrean

2. Poltsak ondo itxi

3. Kartoia zapaldu

4. Ontzi arinen bolumena gutxitu (tetrabrik-ak zapaldu, plastikozko botilei airea kendu, etabar)

5. Egoera normalizatu arte, ez atera premiazko kudeaketa behar ez duen hondakinik

6. Sortutako hondakinak gutxitu eta hainbat aktibitate sahiestu (bajera garbiketak, adibidez)

Gogorarazten dizuegu aldi baterako Emausko Trapuketariek tamaina haundiko hondakin bilketa zerbitzua bertan behera utzi dutela eta garbigune zerbitzurik (bai mugikorra, bai finkoa) ez dela eskeiniko.

Emausko Trapuketariak bilketa zerbitzua eskatu dutenekin harremanetan jarriko dira.


Olazti, Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Etxarri Aranatz, Arbizu, Lakuntza eta Uharte Arakil ostiraletako ontzi arinen bilketa bertan behera geldituko da aldi baterako, eta honen ordez errefusa bilketa egingo da. Hau da, ontzi arinak asteartetan bilduko dira eta errefusa ostiraletan. Larunbatetan ez da zerbitzurik egongo eta beraz pardelak astelehenetik ostiralera bilduko dira.

Herri hauetan bertan behera geldituko da ere auzokonpost programa aldi baterako, beraz gai organikoa posteetan atera beharko da (astelehenetan eta ostegunetan bilduko da).


Zalantzarik izanez gero, deitu 900 730 450 telefonora, idatzi hz4@sakana-mank posta elektronikora edo jarri harremanetan egoitza elektronikoaren bitartez www.sakana-mank.eus web orrian.

Barkatu egoera honek sortutako eragozpenak, eta eskerrik asko zure laguntzagatik.

SAKANAKO MANKOMUNITATEA
 

Zerrendara itzuli
HONDAKIN ZERBITZUARI BURUZKO INFORMAZIOA ETA GOMENDIOAK
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea