Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2019/09/30

NAFAR TORTILLAREN 3.TXAPELETA

URRIAREN 6AN

12:15 - PLAZAN 

Oinarriak

1. Eskuhartzaileak. Lehiaketara edozein laguntalde, taberna, jatetxe edo pertsona aurkeztu daiteke, eta hauetako bakoitzak gehienez bi tortilla aurkeztu ahal izango ditu.

2. Izena emateko. Izena emateko epea 2019ko urriaren 4an, gaueko 24:00etan amaituko da. Izena emateko bidali izena eta telefonoa honako helbidera: info@kukubat.eus

3. Data eta orduak. Lehiaketa urriaren 6an, igandean izango da Etxarri Aranatzeko plazan. Tortillak 12:15ean aurkeztuko dira lehiaketara eta 12:45ean sariak banatuko dira. Udalak mahaiak jarriko ditu eta parte hartzaileek gainerako tresneria eta osagaiak. Bestalde, babesle bik partaide guztiei Arabako patata poltsa bana eta Larraz arrautza dozena bana emango dizkie.

4. Osagaiak. Tortillaren oinarrizko osagaiak patatak, arrautzak eta ogi apurrak izango dira. Osagai horiek dokumentatuta dagoen lehenengo patata tortilla errezetaren omenez aukeratu dira. Hau orain dela 202 urte, 1817an, Nafarroako Gorteen ate azpitik sartzen ziren herritarren proposamen eta iradokizunen memorian jaso zen: “… bi edo hiru arrautza tortillan bost edo sei laguntzentzat, gure emakumeek arrautza gutxirekin tortilla handi eta lodiak egiten dakitelako, patatak, atapurrak eta beste zerbait nahastuta…”. Horiez gain garaiko nekazari etxe soil batean egon zitezkeen gaiak ere erabili ahal izango dira, hala nola, tipula, baratxuria, piperrak, beste edozein barazki edo belar, esnea, ardoa, etab.

5. Sariak. Epaimahaiak adostutakoa helegin ezina izango da. Saridunek honako hau jasoko dute, irabazleak jakitera ematen diren momentuan bertan: 1. sarirako 100 €, 2. sarirako 75 € eta 3. sarirako 50 €. Diruaz gain txapeldunari oroigarria emango zaio.

Zerrendara itzuli
NAFAR TORTILAREN 3. TXAPELKETA
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea