Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2019/09/13

UDAL IKASTAROAK 2019 -2020

IZEN-EMATEAK irailaren 17tik 27ra

inprimakiak eskuragai:

www.etxarriaranatz.eus webgunean eta udal bulegoan

Astelehenetik ostiralera 10:00 - 14:00 h.

IKASTAROEN ORDUTEGIAK ETA PREZIOAK

MATRIKULA ORRIA 

SEPA helbideratze agindua 

UDAL IKASTAROEN ARAUTEGI OROKORRA

1. Jarduera guztietan gutxienezko partehartzaile kopurua ezartzen da. Ez bada kopuru hori betetzen Udalak erabaki dezake jarduera ez egitea.
2. Epez kanpo ez da izenik jasoko (plazarik egon ezean).
3. Ekintza guztietan gehienezko partehartzaile kopurua ezartzen da. Izen-emateak ezarritako gehienezko kopurua baina handiagoak badira honako irizpideen arabera osatuko dira taldeak:
• Lehentasuna Etxarri Aranatzen erroldatutako pertsonek izango dute.
• Soinketa Lasaia ikastaroaren kasuan, 60 urtetik gorako pertsonek izango dute lehentasuna.
• Oraindik ere jendea soberan geratzen bada, zozketa bidez osatuko da taldea.
4. Etxarri Aranatzen erroldatuta ez dauden pertsonek %10 gehiago ordainduko dute.
5. Izen-ematea egiten duen pertsonak datuak jardueraren helburuetarako erabiltzeko baimena ematen du. Jasotako datuak Etxarri Aranazko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategian bilduko dira eta datu horiek eskuratu, aldatu, baliogabetu eta horien kontra egiteko, Etxarri Aranazko Udaleko Erregistro Orokorrera jo dezake (Kale Nagusia 10, 31.820 Etxarri Aranatz). Guzti hau, 15/1999 Norbanakoaren Datuen Babes Legearen arabera.
6. Eskainitako ikastaroak, taldeak, ordutegiak eta lekuak aldatu daitezke, horretarako pisuzko arrazoiak suertatzen badira.
7. Helbideratutako ordainketa egiteko kontu korronte zenbakia eman beharko da. Behin kargua eginda erreziboa bueltatzen bada %5eko errekargua aplikatuko zaio.
8. Izen-ematea bertan behera uzteko epea urriaren 31an bukatuko da. Bertan behera uzteko eskaera aurkeztu beharko da idatziz udaletxeko erregistroan.
9. Ikastaroaren matrikula aldi batean kobratuko da, azaroaren lehenego hamabostaldian.
10. Ikastaroen hizkuntza irizpideak: udalak irakasle elebidunak kontratatuko ditu. Ikastaroen hizkuntza ikasleen euskara ezagutzaren araberakoa izanen da, betiere denon hizkuntza eskubideak errespetatuz.
*Pintura irakaslea euskalduntze prozesuan dago.

IZEN-EMATEAK irailaren 17tik 27ra
inprimakiak eskuragai:
www.etxarriaranatz.eus webgunean eta udal bulegoan
Astelehenetik ostiralera 10:00 - 14:00 h.
948 460 004 - zerbitzuak@etxarriaranatz.eus
inprimakian eskatutako datu guztiak bete behar dira.
Onartuen zerrendak: urriaren 3an, web orrian eta iragarki oholean. Jardueren hasiera: urriaren 14ko astean.

Zerrendara itzuli
UDAL IKASTAROAK 2019 2020
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea