Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2021/07/19

2021EKO UDAKO FESTAK ETA AMA BIRGINAREN EGUNEAN BERTAN BEHERA UZTEA
Alkatetza honek EBATZI DU:
 
Etxarri Aranazko 2021. Urteko udako festak eta Ama Birjinaren eguna (2021ko abuztuak 15) ofizialki bertan behera uztea.
 
Erabaki hau Nafar Gobernuak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak, egindako komunikazio jarraitzen hartzen da. Horren bitartez 2021. Urtean herriko jai guztiak bertan behera uztea eskatzen zen, osasun publikoa dela eta.
 
Alkatetza hau herriko jaiek Etxarriar guztientzat duten garrantziaz jabetzen da. Hori dela eta, erabaki hau atsekabe handiz hartu dugu, baina gauden egoeran bizitzak erdigunean jartzea ezinbestekoa dela uste dugu.
 
Osasuna eta zaintza mota guztietako ospakizun eta ohituren gainetik jarri behar dira, baita jai eremuan ere. Arduraz eta irmotasunez jokatu behar da, birusaren zirkulazioan berragerpenak edo beraktibazioak saihesteko.
 
Era berean, herritarrei arduraz jokatzeko eta osasun-gomendioak betetzen jarraitzeko deia egiten diet, orain arte egin duten bezala.
Zerrendara itzuli
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea