Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2020/05/18

LAN ESKAINTZA: KONTUHARTZAILEA
Etxarri Aranazko udalak kontu hartzaile gisa aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda sortu behar du, beharren arabera, etorkizunean kontratazioak egiteko.
 
·    Baldintza nagusiak: Adin nagusia / Euskara maila-C1/ lizentziatura eta deialdia aipatzen direnak.
 
Izena emateko epea 2020ko ekainaren 1a,  14:00etan  bukatuko da:
 
Interesdunek eskabidea aurkeztu beharko dute Etxarri Aranazko Udaleko Erregistro Orokorrean, bertara agertuta edo bere egoitza elektronikoaren bitartez, edo Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 1. artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan
 
  •  Eskabidea I. eranskineko ereduaren araberakoa izanen da
- NAN-aren fotokopia.
- Deialdian eskatzen den titulu akademikoaren fotokopia konpultsatua.
- Enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dagoela edo enplegua hobetzeko eskaera egin dela egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia.
- Euskararen ezagutza frogatzen duen tituluaren fotokopia konpultsatua; horretarako, honako hauetako bat aurkeztu ahalko da: Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzatutako Gaitasun agiria edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa.
 Deialdiaren oinarriak kontsultatzeko: udal web orrian www.etxarriaranatz.eus    udal bulegoan eta Altsasuko Nafarroako Enplegu Zerbitzuan.
 
Zerrendara itzuli
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea