Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2020/02/05

Ordenantza

Planoa

Eskaera

 

Bizilagun hori,

2019/10/04ean ospatutako Osoko Bilkuran, Etxarri Aranazko Udalbatzak basoko pisten eta bideen erabilera arautzen duen Ordenantzaren aldaketa hasiera batez onartu zuen.

Aldaketa jendaurrean egon da 30 egun balioduneko epean eta ez da alegaziorik planteatu.

Ondorioz, behin betiko onarpena eman zaio, eta hurrengo egunetan Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta indarrean sartuko da.

Idazki honen bitartez, Ordenantzaren testua sinplifikatu egin dela jakinarazi, eta onartutako aldaketa nagusien inguruan informatu nahi zaitugu:
 

  • Alde batetik, basoko pista eta bideetan sartzeko baimenak jasotzeko prozedimendua sinplifikatu, eta baimenaren indarraldia handitzen da: txartelak 5 urteko baliogarritasuna izango du. 10 euro ordainduko dira lehenengo urtean eta 5 urteko epea pasa arte, ez da berritu behar izango.

Baimena galdu edo lapurtzen badizute, edo ibilgailua aldatu eta baja ematean, 5 euroko tasa ordaindu beharko da.

  • Orain arte erabiltzen zen txartela ibilgailuaren aurreko kristalean kokatuko den pegatina batengatik ordezkatuko da.
  • Bestetik, Ordenantzan zehazten diren arau-hausteak arin eta grabeetan banatuko dira, eta mota bakoitzeko isun desberdin bat aurreikusiko da.

Basoko pista eta bideetan baimenik gabe sartzea arau-hauste arina izango da.

  • Amaitzeko, zigor espedientea 39/2015. Legeak zehaztutako prozedura jarraituko du: proposatutako isuna ordainketarako borondatezko epean ordainduz gero, %50eko beherapena jasoko da (trafikoko isunetan gertatzen den bezala).

Zalantzaren bat izanez gero, Udal bulegora jo dezakezu jendaurreko ordutegian (astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara) edo posta elektroniko bat bidali udala@etxarriaranatz.eus helbidera. Udal langileak herritarren zalantzak argitzen saiatuko dira.

Besterik gabe, jaso agur bero bat.

Etxarri Aranatzen, 2019ko abenduaren 19an

Zerrendara itzuli
MENDIKO PISTEN ETA BIDEEN ERABILERA ARAUTZEN DUEN UDAL ORDENANTZAREN ALDAKETAK
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea