Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

KOKAPENA

Etxarriko Haurtxokoa, Musika Eskolako gela batean dago kokatua.
Haurtxokoa ikasturte osoan zabalik dagoen jolastokia da. Etxarriko Udalak sustatutako gunea da, baina eguneroko zainketa lanak gurasoek egiten dituzte, txandaka. Helburua da Etxarriko haurrek eta gurasoek beste haur eta gurasoekin jolasteko toki bat izatea, gurasoek beraiek kudeatua.

ERABILERA-ARAUAK

  • Neska-mutilek beti arduradun batekin egon behar dute.
  • Ezin da siletarik sartu Musika Eskolan. Siletak kanpoko gelatxoan utzi behar dira.
  • Pasabideetan isiltasuna behar da, ondoan musika klaseak ematen ari direlako.
  • Haurtxokoan matrikularik egin ez duten umeak egon daitezke, baina toki arazoak sortzen badira, ez dute lehentasunik
  • Dena txukun eta ongi jasoa utzi behar da. Hori denon ardura da.
  • Material gelan eguneko arduraduna sar daiteke bakarrik.
  • Zerbait behar baduzu, edo arazoren bat sortzen bada, eguneko arduradunari esan.
  • Ezin da jan.
  • Ezin da erre.
  • Ezin da jostailurik kanpora atera.

ORDUTEGIA ETA EGUTEGIA

Haurtxokoa 16:45etik 20:00ak arte egoten da zabalik eta Musika Eskolarako ikasturtearen egutegi bera du.

EGUNEKO ARDURADUNAREN EGINKIZUNAK

  • Haurtxokoa irekitzea (16:45) eta ixtea (20:00). 
  • Sileten gela irekitzea (eta amaieran ixtea).
  • Behar denean berogailua piztea (eta gero itzaltzea).
  • Eguneroko materiala osatzea (orriak, margoa, guraizeak…). Gehiago behar bada, material gelatik atera behar da.
  • Amaieran dena ongi jasoa dagoela ziurtatzea.
  • Amaieran pertsianak eta leihoak itxiak daudela ziurtatzea.
  • Oro har, erabilera-arauak betetzen direla ziurtatzea.
  • Arazoren bat sortuko balitz, Haurtxokoko ordezkariekin harremanetan jartzea, konponbidea emateko

ZER EGIN BEHAR DA PARTE HARTZEKO?

  • Udaletxean izena eman behar da.
  • Kurtsoko kuota ordaindu behar da, materiala erosteko: 10 € familia berriek, eta 5 € aurreko ikasturtean ibilitakoek
  • Ikasturte hasieran koordinazio-bilera bat egiten da guraso guztiekin.
  • Gurasoak txandaka antolatzen dira Haurtxokoa ireki eta ixteko, eta bertako zainketa-lanak egiteko.

MATRIKULATZEA

Haurtxokoan izena eman nahi baduzu, izen emate orria bete eta udaletxera eraman behar duzu. + matrikula orria igo daiteke

HARREMANETARAKO

Helbidea: Kale Nagusia, 73
948460004 / 606239008
kultura@etxarriaranatz.eus
Zerbitzuak@etxarriaranatz.eus

Haurtxokoa
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea