Gardentasuna Etxarri Aranazko Udal taldearen jarduketa oinarritu duen printzipioetako bat da, zeinaren bitartez, herritarrek Udaleko informazioa ezagutzea ahalbidetzen da, eta behin ezagututa, arlo publikoan erabakiak hartzen eta kudeaketan parte hartzeko aukera ematen die, herritarren elkarrekintza sortuz eta demokrazian sakonduz.
Hortaz aparte, Udalaren eraketa eta barne antolakuntza ulertzeko informazioa jasotzea ahalbidetuko da.
Horretarako, gardentasunaren atal honek 5 atal izango ditu: informazio instituzionala, ekonomia, kontratazio eta driulaguntzak, Hirigintza eta araudia (Ordenantzak); eta informazioa eguneratzen joango da.
Nafarroako gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018. Foru Legea
Estatu mailako abenduaren 9ko 19/2013. Legea, gardentasuna, informazio publikoa eskuratzeko bideak eta gobernu ona arautzen duena.
Etxarri Aranazko Udalak gardentasuna bermatu eta herritarrei informazioa helarazteko hainbat bide ditu.
Lehena, weborriaren gardentasun ataria.
Bigarrena, Udal Boletin eta sare sozialak.
Hirugarrena, herritarrek Udalaren kudeaketaren inguruan edozein informazio lortzeko, formularioa.
Gardentasun-atari honetan Udalaren kudeaketari buruzko informazio garrantzitsua eta eguneratua argitaratuko da etengabe. Atal hau diseinatu da herritarrek eurei eragiten dieten hainbat gairi buruzko informazioa erraz eskura dezaten (Udalak sinaturiko hitzarmen eta kontratuak, dirulaguntzak, aurrekontuaren egoera, gobernu-organoen osaketa, etab.).
Atarian sartzen joanen gara Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko 19/2013 Legeak zehaztu eta herritarrek eskatzen duten informazioa.
Bilatzen duzun informazioa atarian aurkitu ezean, huraxe eskatzeko duzun eskubidea baliatu ahal izango duzu. Horretarako, atari honetan bertan duzun estekan sakatu beharko duzu.