Gure Ametsa Jubilatu Elkartea, Nagusia 15. zenbakiko beheko solairuan kokatua dago.Egun, 280 bazkide ditu. 20€ko kuota/urteko ordaintzen dute. Urtarriletik abendura zabalik dago, arratsaldez, 17:00etatik 21:30era, asteartetik igandera. Astelehenetan itxita dago.
Etxarri Aranazko Udalaren diru laguntza, Nafar Gobernuaren diru laguntza eta kuotak dira duten diru iturria.
Elkarteak taberna zerbitzua du eta bertan hainbat ikastaro, txapelketa, bidai eta hitzaldi antolatzen dituzte, yoga, dantzak, soinketa….
Urtero berritzen den junta batek kudeatzen du Gure Ametsa Jubilatu Elkartea.