Etxarriko kanpina, Sakanako haranean dago, Urbasako eta Aralarko natura parkeen erdibidean. Estrategikoki oso ondo kokatuta dago, izan ere, komunikazio aukera paregabeak eskaintzen ditu Urederrako iturburura, Urbasara, Aralarrera, Iruñara edota Gipuzkoara hondartzetara.
Partzelak, bungalowak, eta albergea daude Etxarriko kanpinean.
Igerilekua, squash pista, futbito eta saskibaloi kantxa, bi haur parke, teniseko pista eta kanpinetik bertatik ateratzen diren hainbat natur ibilaldi egiteko aukera. Natura gustuko baduzu, aukera paregabea duzu. Kanpina duela milaka urteko harizti hostozabal batez inguratua dago.
Kanpinaren denboraldi-irekiera:
Tel: 948460537