Kale Nagusiaren 20. Zenbakian kokatua dago Kultur Etxea. Elizaren atzekaldean eta parkearen parean.
1998. urtean bukatu ziren Kultur Etxea zaharberritzeko lanak. Egun, Kultur Etxea dena, lehen Aralar zinema zen.
Berrikuntza lanetan, Kultur Etxearen erabilera eraldatu zen. Areto Nagusiko aforoa 500 eserlekuetatik 227 eserlekura jaitsi zen eta aldiz, erakusketa gela, bideo gela eta bilera eta ikastaroetako hainbat gela eraiki ziren.
Beheko solairuan, Areto Nagusia, Bideo gela, Erakusketa gela eta komunak daude. Areto Nagusiak 227 lagunendako aforoa du bere eskenatokiarekin. Zinema botatzeko pantaila handia ere badago. Bideo gelan, 40 lagunendako lekua dago eta proiektorea dago.
Lehenengo solairuan egun, Etxarri Aranazko Zonaldeko Gizarte Zerbitzuak daude.
Bigarren solairuan, bilera eta ikastaroetarako bi gela daude eta 2017. urtean erabilera anitzetako gela egin zen. Gaur egun bertan, yoga, dantza latindarrak, soinketa lasaia, aerobica, zumba eta hitzaldiak antolatzen dira.
Kultur Etxearen kanpoaldean, terrazaren zati batean, 2017. Urtean estalope bat eraiki zen. 2019ko udarako, arte eta musika ikuskizunak antolatu dira.