Etxarri Aranatzko Udalak (aurrerantzean, Udala) pribatutasun politikarako agiri hau prestatu du, Udalak berak datu pertsonalizatuez egiten dituen tratamenduen gainean interesa duen jende orori ahalik eta argibiderik zabalena emateko.
Argibide hau eskuratzen duen edonork ez badu informazioa ulertzen, aukeran du jotzea entitateak Datuak Babesteko duen ordezkariarengana dpd@etxarriaranatz.eus bere datu pertsonalen tratamenduari dagozkion kontuak oro argitu diezazkion.
Gomendagarria da datu pertsonalak web galdetegien bidez edota udal-bulegoetan eskura daudenen bidez eman aurretik, erabiltzaileak Oinarrizko Argibidea arretaz irakurtzea, galdetegietan laburbildurik ageri baita. Erabiltzaileak edonoiz eskura ditzake argibide gehiago, pribatutasun politika honetara joz.
Erabiltzaileak inolako tramiterik egin nahi badu egoitza elektronikoaren bidez, bertan eskura dagoen Pribatutasun Politika izanen du irakurgai https://etxarriaranatz.egoitzaelektronikoa.eus/privacy.
NOR DA TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?
Datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Etxarri Aranatzko Udala da. Udalaren helbidea: Nagusia, 10, 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)
Telefonoa: 948 46 00 04
Harremanetarako helbidea: udala@etxarriaranatz.eus
ZER XEDEREKIN TRATATZEN DIRA ZURE DATUAK?
Udalak hainbat xedetarako tratatzen ditu datu pertsonalak, Udalak berak egiten duen tratamendu-jarduera bakoitzarekin bat; tratamenduak tratamendu-jardueren erregistroan daude eskuragai (Pribatutasun Politika honen bukaeran).
Jarduera bakoitzean, tratamenduaren xedea adierazia dago.
Hona hemen webaren bidez jasotzen diren datu pertsonalen tratamenduen xedea:
Si el usuario decide seguir nuestra página de Facebook o nuestro perfil en otras redes sociales podremos actuar como corresponsables junto con la red social en relación a los tratamientos de datos que se recogen para la elaboración de estadísticas sobre visitas u otra interacción con la página o el contenido asociado a ésta. La finalidad del tratamiento incluye la gestión de la lista de personas que nos siguen para divulgación entre los seguidores de los servicios municipales, eventos, actividades, avisos y noticias de interés.
Puedes consultar más información sobre los datos de las estadísticas de la página en https://www.facebook.com/legal/terms/information_about_page_insights_data
ZER OINARRIK LEGITIMATZEN DU DATUEN TRATAMENDUA?
Datuak lege-betebeharrak betetzeko tratatzen dira, betiere interes publikoaren alde egindako eginkizunak betetze aldera edo botere publikoak gauzatze aldera; halaber, kontratu bat gauzatze aldera edota baimenean oinarriturik; baimena, betiere, baiezko ekintza argi baten bidez eman beharko da.
Eskura duzu Udalak egiten duen tratamendu-jarduera bakoitzari dagokion lege-oinarria: tratamendu jardueren erregistroa.
Si el usuario decide seguirnos voluntariamente a través de la red social entendemos que ha prestado su consentimiento informado. Al hacerse fan de nuestra página o perfil en redes sociales el usuario consiente en el tratamiento de sus datos en el entorno de la red social de que se trate. El tipo de datos dependerá de la configuración de la privacidad que el propio usuario haya definido en su propio perfil.
ZENBAT DENBORAZ GORDETZEN DITU UDALAK DATUAK?
Oro har, emandako datu pertsonalak gordeko dira datu horiek eskatzeko helburua betetzeko behar den bitartean; hala ere, Udala artxiboei eta dokumentazioari buruzko foru araudiari dago lotuta, eta bereziki, ekainaren 14ko 51/2016 Foru Aginduari, hots, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emandakoari, Nafarroako toki entitateen dokumentuak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak onesten dituenari, hain zuzen.
Hona hemen kontsultagai tratamendu bakoitzari dagokion irizpidea datuak noiz arte gordetzeko: tratamendu jardueren erregistroa.
NORI JAKINARAZTEN ZAIZKIO DATU PERTSONALAK?
Oro har, datuak soilik jakinarazten dira lege-betebeharrik badago, baina beste datu jakinarazpen batzuk izan daitezke, tratamendu legitimoko beste kasu batzuetan oinarrituta. Kontsultagai dituzu Udalak egiten duen tratamendu-jarduera bakoitzari dagozkion hartzaileak: tratamendu jardueren erregistroa.
Halaber, hirugarrenek izanen dituzte datu pertsonalak eskura, baldin eta Udalak haiekin kontratatzen badu datuen tratamendua dakarren zerbitzuren bat. Kasuotan, kontratu batean oinarriturik eginen da sarbidea. Kontratuak berme guztiak izanen ditu barne, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 28. artikuluan xedatutakoarekin bat.
ZEIN DA DATUEN JATORRIA?
Oro har, Udalak tratatzen dituen datuak interesdunak berak emandakoak dira; hala ere, interesdunarengandik ez datozen beste datu tratamendu batzuk tratamendu jardueren erregistroan zehazturik daude.
NOR DA DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA?
Datuak Babesteko Ordezkaria (DPD) pertsona fisiko edo juridiko bat da eta eginkizun hauek ditu: araudia betetzen ari ote den gainbegiratzea; arduraduna aholkatzen du datu pertsonalen babesari dagokionez; eta oinarrizko eskubide hori betetzen dela bermatzea. Datuak Babesteko Ordezkariak ez du jarraibiderik jasotzen bere eginkizunen betekizunean eta sekretua edo konfidentzialtasuna gordetzera behartua dago.
Udalak Datuak Babesteko bere Ordezkaria izendatu du. Edonor jar daiteke harekin harremanetan datuak tratatzeari buruzko zalantzak argitzeko edota dagozkion eskubideak erabiltzeko edota arlo horri buruzko iradokizun nahiz erreklamazio oro egiteko. Interesdunak erreklamazioa egin dezake huraxe Datuak Babesteko Espainiako Agentzian aurkeztu baino lehen. Kasu horretan, Datuak Babesteko Ordezkariak bi hilabeteko epean jakinaraziko dio interesdunari, huraxe jasotzen denetik aurrera, zer erabaki hartu den erreklamazioari buruz.
Udalaren helbidea erabili beharko da ordezkariarekin harremanetan jartzeko, dela helbide elektronikoz dpd@etxarriaranatz.eus , dela posta arruntaz. Helbidea politika honen hasieran adierazia dago. (Datuak Babesteko Ordezkariarentzat).
ZER ESKUBIDE DITUZTE INTERESDUNEK?
Interesdunek eskubide hauek erabil ditzakete:
Interesdunek hainbat bide dituzte aurreko eskubideak erabiltzeko:
IRUDIAK ESKURATU ETA ARGITARATZEA
Udalak irizpide bat ezarri du irudiak hartu eta argitaratzeari buruz, herritarren datuen babespenerako nahiz haien pribatutasunerako eskubidea bermatze aldera, baina inola ere eragotzi gabe udalerrian egiten diren ekitaldi, jarduera eta ospakizunen jakinarazpena, hots, bizilagunen interesekoak direnak.
Udalak, beraz, argazkiak egin eta argitaratuko ditu baldintza hauek betetzen direnean, bestela ez:
Horrelako inguruabarrik ez dagoenean, Udalak titularrei baimena eskatuko die.
Baimenak berariazkoa eta irudia lortzeko xede guztietarako izan beharko du, interesdunak arras ongi ulertu dezan irudia zertarako nahi den eta argazkiak non argitaratuko diren.
Baimena ematea erabat librea izanen da, eta Udalak baimen hori lortzen ez badu ere, interesdunak ekitaldian, jardueran edo zerbitzuan parte hartzeko eskubidea izanen du.
Adingabeen irudiak hartu eta argitaratzeko, haien baimena beharko da, baina hamalau urtetik gorakoak direnean. Bestela, aitak/amak edo legezko tutoreak eman beharko du baimena.
Baimena edozein unetan ezeztatzen ahalko da, baina horrek ez du eraginik izanen ordura arte baimenean oinarriturik egindako tratamenduetan.
Nolanahi ere, baimenean oinarriturik izan ala ez, interesdunak, halaber, ezabaketa eskatzen ahalko du edo Datuak Babesteko Erregelamendu orokorrean ezarritako beste eskubide batzuk erabili.
TRATAMENDU JARDUEREN ERREGISTROA
Erregistro hau argitara eman beharko da, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko 5/2018 Foru Legearen 6. artikuluarekin bat: Egoitza elektronikoa/Gardentasuna https://etxarriaranatz.egoitzaelektronikoa.eus/transparency