Udalak dituen gutxieneko eskumenak Toki-araubidearen Oinarriak Arautzen Dituen 7/1985 Legearen 25. artikuluan daude zehaztuta:
-
a) Hirigintza: hirigintzaren antolamendua, kudeaketa, gauzatzea eta diziplina. Ondare historikoaren babesa eta kudeaketa. Babes publikoko etxebitzaren sustapena eta kudeaketa, finantza-iraunkortasunerako irizpideekin. Eraikuntza mantentzea eta birgaitzea.
-
b) Hiri-ingurumena: batik bat parke eta lorategi publikoak, hiriko hondakin solidoen kudeaketa, eta hiri-eremuetako hots-,argi- eta atmosfera-kutsaduraren aurkako babesa
-
c) Edateko uraren etxeko hornidura eta hondakin-uren ebakuazioa eta tratamendua.
-
d) Bide-azpiegiturak eta bere titulartasuneko beste ekipamendu batzuk.
-
e) Gizarte-premia duten egoeren ebaluazioa eta informazioa, eta gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonen berehalako arreta.
-
f) Tokiko polizia, babes zibila, suteei aurrea hartzea eta suteak itzatzea.
-
g) Trafikoa, ibilgailuen aparkalekua eta mugikortasuna. Hiri-garraio kolektiboa.
-
h) Tokiko jarduera turistiko interesagarriaren informazioa eta sustapena.
-
i) Azokak, hornidurak, merkatuak, lonjak eta kale merkataritza.
-
j) Herri-osasungarritasunaren babesa.
-
k) Hilerriak eta hileta-jarduerak.
-
l) kirolaren eta kirol-instalazioen nahiz aisialdirako instalazioen sustapena.
-
m) kulturaren eta kultura-ekipamenduen sustapena.
-
n) Nahitaezko eskolatzea betetzeko zaintzan parte hartzea, eta kasuan kasuko hezkuntza-administrazioekin lankidetzan jardutea, ikastetxe berriak eraikitzeko beharrezkoak diren orubeak lor tzeko. Haur-hezkuntza, lehen hezkuntza edo hezkuntza bereziko zentro publikoetara xedaturiko toki-titulartasuneko eraikinen kontserbazioa, mantenua eta zaintza.
-
ñ) Udalerrian bertan, herritarrek informazio- eta komunikazio- teknologien erabilera eraginkorra eta jasangarrian parte hartu dezatela sustatzea.
-
o) Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna eta genero-indarkeriaren kontrako jarduerak sustatzea.
Horietaz aparte, Etxarri Aranazko Udalak ondoko zerbitzuak eta azpiegiturak ere kudeatzen ditu:
-
Euskararen sustapena.
-
Garapen sozio-ekonomikoa.
-
Generoaren arteko berdintasunaren sustapena.
-
Aniztasunaren sustapena.
-
Musika Eskola.
-
Gaztetxokoa.
-
Haur Ludoteka.
-
Liburutegia.
-
Igerilekua.
-
Hiltegia.