Etxarri Aranazko Udalak Kultura, Kirola eta Aisialdia Zerbitzua dauka, herritar guztiei hiru arlo horiei dagokion eskaintza emateko. Zerbitzuak, arlo horiek sustatzeko, hainbat eta hainbat jarduera eta ekimenak antolatzen ditu, herritarrekin, eragileekin eta taldeekin batera: musika, antzerkia, arte plastikoak, ikuskizunak, liburutegia, ondare kulturala, festak eta ospakizunak; betiere haur, gazte eta helduen aisialdia aberasteko asmoz. Eta hori guztia Sakana eskualdeko ikuspegian integratuta garatzen da.
Kultura kontsumitzea, kirola egitea eta aisialdi osasuntsua izatea herritar eskubide indibiduala da, baina baita ere herrien eskubide kolektiboa ere; betiere, aniztasunetik abiatuta, gure kultura oinarri duena. Kultura gizarte eraldatzailea izan behar da, herritik herritarrendako egiten dena. Etxarriko Udalaren kultur eredua herrikoia, parekidea, bertakoa, insternazionalista eta auzolanean oinarritua da. Bestalde, kirola ere pertsonen garapen integralerako zein gizarte kohesiorako elementua da, parte hartzea helburu nagusi izan behar duena.
Kultura, Kirola eta Aisialdia Zerbitzuak, bestalde, herriko kultur eta kirol instalazioen kudeaketa egiten du: Kultur Etxea, Liburutegia, Herriko frontoia, Eskoletako pilotalekua, soinketa gela…, herritarren eta eragileen beharretara egokituz.