Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

TASAK

Honako hauek dira Udalak herritarren eskura uzten dituen baliabideak, eta baliabide horiei dagokien tasa:

MAHAIAK ETA AULKIAK  
Eskaera tramitatzea 5,00 €
Mahaiak 2€/u
Aulkiak 1€/u
Garraioa eskatzailearen esku
Bozboragailua    50,00 €
Fidantza 10€ko fidantza minimoa, gehi erabili behar den materialaren tasari dagokion kopurua fidantza moduan, gero bueltatzeko.
HESIAK (10 UNITATE) 5€/eguna
Fidantza 10€ko fidantza minimoa, gehi erabili behar den materialaren tasari dagokion kopurua fidantza moduan, gero bueltatzeko.
OHOLTZA (ESZENATOKIA)  
Eskaera tramitatzea (udal langileak aldiro materiala prestatzea) 50,00 €
Modulua (+ 4 hanka) 10€/u
Fidantza 500 €
Garraioa Eskatzailearen esku

TASAK ORDAINTZETIK SALBUETSIAK

Eskatzaileak tasak ordaintzetik salbuetsiak izango dira, honako baldintzak guztiak betetzen badira:

  • Antolatutako ekintza interes orokorrekoa bada.
  • Antolatutako ekintza irabazi asmorik gabea bada.
  • Antolatutako ekintza irekia bada eta iragarria bada.
  • Antolatutako ekintza nagusiki etxarriarrei zuzendua bada.
  • Antolatzailea, Etxarriko eragile bat bada eta Etxarri mailako ekitaldia bada.

 

ESKAERAK

Honako hauek dira udalari eskaerak egiteko jarraitu beharreko prozedura:

PROZEDURA: Eskaerak, idatziz egin beharko dira eta horretarako dagokion inprimakia bete beharko da. Inprimaki hau, bulegoan erregistratu daiteke edo  korreo elektroniko bidez bidali daiteke.

EPEAK: Eskaerak garaiz eta idatziz eskatu behar dira. Eskaera multzo bat baldin bada, gutxienez 10 lanegun lehenago egin beharko da. Gauza bakar eta puntuala eskatu behar bada, nahiko izango da 4 lanegun lehenago eskatzea. Oro har, ez da baimenik emango gauzak ez badira garaiz eta idatziz eskatzen, ongi justifikatutako salbuespenak edo urgentziak kasu.

ESKAERA BATERATUAK: Ospakizun edo ekitaldi bakoitzeko eskaera bakarra egingo da (Festak, Feriak, egun bereziak, ekitaldiak…), bai udal instalazioak erabiltzeko, bai materiala erabiltzeko, eta baita kale-okupaziorako ere. Ospakizunean edo ekitaldian eragile batek baino gehiagok parte hartzen badu, pertsona batek hartuko du eskaera bateratua egiteko ardura, eta koordinatzeko ardura, eragile guztien izenean.

ZAINTZEKO BERMEA

MATERIALA: Eskatutako materialak garaiz, egoera onean eta garbi bueltatu beharko dira.

FIDANTZA: Berme moduan fidantza jarri beharko da. 10€ko fidantza minimoa, gehi erabili behar den materialaren tasari dagokion kopurua fidantza moduan, gero bueltatzeko. Fidantza hau eskura eman eta jasoko da bulegoan.

URTE OSORAKO FIDANTZA: Gauzak errazteko, posible izango da eskaera bakoitzeko fidantza ordaindu eta bueltatu beharrean, eragileek urte osorako 300 €-ko fidantza jartzea, eskaera guztietarako balioko duena. Talde bakoitzak fidantza bat jarriko du, pertsona baten ardurapean, eta beraz, eskaeran taldearen izena eta arduradunaren izena zehaztu beharko dira. Fidantzan hau banketxearen bidez ordainduko da.

ERABILERA OKERRAK ETA PENALIZAZIOA: Materialaren erabilera okerra egiten bada (hautsi, ez zaindu, garaiz ez bueltatu, baimendu ez den materiala erabili, utzitako giltzaren erabilera desegokia egin…) fidantza ez da bueltatuko eta hautsitako materialaren kostua erabiltzeaileari erreklamatuko zaio.  Horrelako erabilera okerrak errepikatzen badira,  materiala berriz ez uztea erabaki liteke.

FIDANTZA BUELTATZEA Urtea amaitzen denean, eragileak erabakiko du fidantza bueltatzea nahi duen, edo hurrengo urterako mantentzea nahi duen. Eskatutako materiala zaintzen ez bada, Udalak hurrengo batean baimena ematea ukatu ahal du.

Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea