Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

TASAK

Honako hauek dira Udalak herritarren eskura uzten dituen instalazioak, eta instalazio horiei dagokien tasa:

ESKOLAKO PILOTALEKUA  
ESKOLAKO PILOTALEKUA ARGIAREKIN 7€/orduko
ESKOLAKO PILOTALEKUA ARGI GABE 5€/orduko
Fianza: 100€ garbiketetarako +  kalteetarako 100,00 €
Giltza hartzeko fidantza 20€
UDAL PILOTALEKUA 2€/orduko
Fianza: 100€ garbiketetarako eta kalteetarako 100,00 €
KULTUR ETXEA  
Areto nagusia egun osoa 100€/ egun erdia 50 €/ordua 25 €
Bideo gela egun osoa 50€/ egun erdia 25€/ ordua 10€
Erabilera anitzeko gela (2.solairuan) egun osoa 50€/ egun erdia 25€/ ordua 10€
Gelak 10 € lehenengo orduan eta hortik aurrera, 5€/orduko
Berogailua jarri behar bada %50a gehiago
Teknikariaren gastuak erabiltzaileak
Fidantza: 100€ garbiketetarako eta kalteetarako  

    
TASAK ORDAINTZETIK SALBUETSIAK

Eskatzaileak tasak ordaintzetik salbuetsiak izango dira, honako baldintzak guztiak betetzen badira:

  • Antolatutako ekintza interes orokorrekoa bada.
  • Antolatutako ekintza irabazi asmorik gabea bada.
  • Antolatutako ekintza irekia bada eta iragarria bada.
  • Antolatutako ekintza nagusiki etxarriarrei zuzendua bada.
  • Antolatzailea, Etxarriko eragile bat bada eta Etxarri mailako ekitaldia bada.

 

BARNE-BILERAK

Oro har, taldeak edo eragileak ez dira Kultur Etxea erabiltzeko ezarrita dagoen tasa ordaintzetik salbuetsiko, iragarri gabeko barne-bilerak egiteko bada. Izan ere, herriko eragileek Maisu-Maistren etxea euren esku dute barne-bilerak egiteko.

Salbuespena egingo da Maisu-Maistren etxean gelarik ez duten talde edo eragileen kasuan. Beti ere taldea irabazi asmorik gabea bada, eta interes orokorreko kultur, kirol edo gizarte gaiak lantzeko bada.

 

ESKAERAK

PROZEDURA: Eskaerak, idatziz egin beharko dira eta horretarako dagokion inprimakia bete beharko da. Inprimaki hau, bulegoan erregistratu daiteke edo  korreo elektroniko bidez bidali daiteke.

EPEAK: Eskaera guztiak  garaiz eta idatziz eskatu behar dira,  7 egun lehenago gutxienez. Herriko frontoia erabiltzeko, 15 egun lehenago egingo da eskaera. Kultur Etxeko Areto Nagusia erabiltzeko, eskaera 10 egun lehenago egin beharko da eta gainontzeko gelak erabiltzeko, aste bat lehenago. Oro har, ez da baimenik emango gauzak ez badira garaiz eta idatziz eskatzen, ongi justifikatutako salbuespenak edo urgentziak kasu.

ESKAERA BATERATUAK: Ospakizun edo ekitaldi bakoitzeko eskaera bakarra egingo da (Festak, Feriak, egun bereziak, ekitaldiak…), bai udal instalazioak erabiltzeko, bai materiala erabiltzeko, eta baita kale-okupaziorako. Ospakizun edo ekitaldian eragile batek baino gehiagok parte hartzen badu, pertsona batek hartuko du eskaera bateratua egiteko ardura, eta koordinatzeko ardura, eragile guztien izenean.

 

ZAINKETA

INSTALAZIOAK: Eskatutako instalazioak garbi utzi beharko dira, ateak, leihoak eta pertsianak ongi itxita, eta argiak behar bezala itzalita. Giltzak garaiz entregatu beharko dira udal bulegoan. Ezingo da udal instalazioetan materialik utzi, ez bada Udalak propio baimena emanda. Zainketa hau bermatzen ez bada, Udalak hurrengo batean baimena ematea ukatu ahal du.

Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea