Ayuntamiento de
Etxarri Aranatz
EUS  |  CAS

17/03/2013

Inagurada la caseta para el compostaje comunitario

Ø      Sakanako Mankomunitateak aurki hondakinak gaika biltzeko sistema jarriko du abian.

 

Horrekin lotuta, bultzada berezia ematen ari da konpostajeari, egun sortzen dugun hondakinen % 50 baino gehiago organikoa baita. Herritarrei hiru alternatiba eman zaizkie:

·        Materia organikoa atez ate jasotzea

·        Auzo-konpostajea

·        Auto-konpostajea.

 

Sakanako Mankomunitatea, bailareko udalerriekin batera, gaikako bilketa sistema ezertzeko modua adosten ari da, sistema malgua baita.

 

Ø      Etxarri Aranazko Udalak auzo-konpostajearen aldeko apustua egin du. Dagoeneko, lehen urratsa eman da: Sakanako lehenengo auzo-konpostera mustu da.

 

Auzo-konposteraren mustutzea martxoaren 16an, larunbatean egin da, eguerdiko 12:00etan, Mikel Arregi plazan. Joseba Andoni Beltzarena Eneko Lazkozen bertsoek ireki dute ekitaldia, “Bertso berriak kaxetari jarriak” (ikus eranskina). Jarraian, Frantziatik etorritako Daniel Roux maisu konpostgileak, auzo-konpostatzailea erabiltzeko oinarrizko urratsak azaldu ditu.

 

Kaxeta berria dagokion bezala mustu dute: hondakin organikoak bota, zabaldu eta nahasi, eta estrukturante kapatxoa bota diote gainetik, konpostaje prozesua martxan jarriz. Bertaratu diren herritarrek adi jarraitu dituzte azalpenak, eta Daniel Rouxi eta Adolfo Araiz, Mankomunitateko kudeatzaileari galderak egiteko aukera izan dute.

 

Ekitaldia bukatzeko, bertan bildutako 70 bat herritarrek auzatea izan dute, haize hotzarengandik batestuta.

 

Ø      Kaxetaren mustutzearen aurretik, 10:00etan, Daniel Rouxek azalpen teorikoa eman du Etxarriko kultur etxean. Frantziarrak Saint Philbert herrian izandako esperientziaren berri eman du, Sakanako Mankomunitateko gerente Adolfo Araizen eta itzultzaile baten laguntzarekin. Bertan bildutako 50 bat lagunek interesez jarraitu dituzte azalpenak.

 

Ø      Sakanako lehen auzo-konpostera Etxarri Aranazko Mikel Arregi plazan dago. Auzo-konpostera berria erabiltzeko interesa azaldu dute Mikel Arregi plaza inguruko 40 familik. Herritarren eskaeraren arabera, auzo-konpostera gehiago jarriko dira herriko beste gune batzuetan.

 

Apirilean Etxarriko Udalak batzarrak eginen ditu auzoka, auzo-konpostajea egiteko interesa azaldu dutenei azalpenak emateko.

 

Ø      Etxarri Aranatzen mustu berri den auzo-konpostatzailea berria da gure inguruan. Euskal Herria osoan eta Estatu Espainiarrean ez dago ezaugarri horietako etxolarik. Egurrezko etxola honen berezitasuna bere gaitasunean dago: 100 bat familiendako auzo-konposta egiteko gaitasuna du. Eredua Frantziako Saint Philbert herritik (Vendee departamentua) hartu da.

 

Sakanako Mankomunitateko eta Etxarri Aranazko Udaleko ordezkariek bidaia egin zuten Frantziara neguan, konposta egiteko zenbait eredu ikustera. Saint Philbert herriko eredua egokia iruditu zitzaien Sakanarako, gehien bat, herri handienetarako, pisuetan bizi diren herritarrek auto-konposta egiteko aukera izateko. Familia gutxiago dauden herrietan edo auzotan, Sakanako Mankomunitateak konpostatzaile arruntak jarriko ditu, kopurua eta neurria erabiltzaile kopuruari egokituz.

 

Auzo-konpost guneak auzolanean kudeatuko dira zenbait arduradunekin, baina Sakanako Mankomunitateak gertuko jarraipena eginen du. Herritarrei konposta egiteko prozesua azalduko die eta bidean sor daitezken zalantzak argituko ditu.

 

Ø      Saint Philbert (Frantzia) herriko eredua jarraituz, auzo-konposta egiteko kaxeta berriaren diseinua Lakuntzako Igoarking enpresak egin du. Etxola egiteko egitura Zaraitzuko Maderas Jimeno enpresak egin du. Muntaketaz, berriz, altsasuar talde bat arduratu da.

 

Etxolarekin batera, Mikel Arregi plazan atez ateko bilketan erabiliko diren posteak eta gantxoak ikusteko aukera izan da. Hauek ere zurezkoak dira.

 

Volver al listado
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Mancomunidad de Sakana UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Mancomunidad de los Servicios Sociales de Base - Zona de Etxarri Aranatz