Erabiltzaile guztiek Etxarri Aranazko Udal Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuak aprobetxatzea eta gozatzea, eta jendearen eskura dauden materialak, ekipamenduak eta guneak behar bezala erabiltzea.
Liburutegiko materiala erabiltzeko eta maileguz uzteko, Nafarroako Liburutegien Sarearen arauak eta prozedurak bete beharko dira nahitaez.
1. Horretarako dagoen materiala erabiliko da liburutegian.
2. Xede horretarako dagoen materia soilik utziko da maileguz, eta 21 eguneko epean gehienez. Mailegua epe berberetan luzatzen ahalko da Internet bidez, telefonoz edo liburutegian bertan, erabiltzaile txartela erakutsiz. Erreserbatutako dokumentuen mailegua ezin izanen da luzatu. Erabiltzaileen betebeharrak.
3. Txartela aurkeztea.
4. Eskatutako materialak zaintzea eta ezarritako epean itzultzea.
5. Eskatutako materiala galdu edo apurtuz gero, eskatzaileak liburutegiko arduradunari esan eta beste bat ekarri beharko du.
6. Portaerari dagokionez, erabiltzaileek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
7. Liburutegiaren arau orokorrak ez ezik, Haurtxokoaren erabiltzaileek ondoko arauak ere bete beharko dituzte:
8. Arauak urratzen badira, ondoko neurriak hartuko dira:
Etxarri Aranazko Udalak jarriko ditu zigorrak, Liburutegiko Batzordeak egindako txostena aztertu ondoren.
9. Liburutegia behar bezala erabiltzea bertako arduradunaren eta Etxarri Aranazko Udalaren eginkizuna izanen da. Era berean, Etxarri Aranazko Udal Liburutegiko Batzordeak laguntzen ahalko die zeregin horretan.
10. Liburutegiko arduradunak gaitasuna izanen du erabiltzaileak ahoz ohartarazteko edo handik kanporatzeko, baldin eta ahozko ohartarazpenei kasurik egiten ez badiete, baztertu gabe araua urratu duenari geroago ezartzen ahal zaion zigorra.