Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

Auntzetxea Etxarri Aranazko Beheko Basoan dagoen mendiko aterpea da. Garai batean ahuntzak biltzeko borda izaten zen, eta basoko lanetan ibiltzen zirenek babesleku moduan ere erabiltzen zuten. Gaur egun borda  hura erabat berritua dago, eta basoko aterpe moduan erabiltzen da. Barrutik 50 bat m2-ko gera irekia da, sutondoa duena. Kanpoan estalpe eder bat du, eta hesitutako 120 bat m2-ko zelaia ere bai. Iturria ere badu. Toki bikaina da atsedena hartzeko, eta eguna edo gaua bertan pasatzeko.

Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea