Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

AUZATIE “Auzatea”

Sakanako herri askotan dago ohitura auzatea edo gosaria egiteko, ez dago argi nondik datorren ospakizun hau. Egunero herriko elkarteek preparatzen dute, txandaka, jateko zerbait eta Udalak edaria jartzen du. Plazan izaten da, udaletxearen aurrean edo estalopean eta herritar asko elkartzen den momentua izaten da.

 

Udalak diru kopuru bat ematen dio elkarte bakoitzari eta honek erabakitzen du zer preparatuko duen auzaterako. Gehienetan haragi gisatua, bakailaua edo tripekiak… izaten da.
Festetako auzateak:
Larunbatean 20:30eanelkarte guztien artean eginda: Hartzabal, Etxe-Azpi, Udaberri, Larrañeta eta Karrikestu. Igandean 11:30ean Gure Etxea elkarteak eginda. Astelehenean 11:30eanEtxe-Azpi elkarteak eginda. Asteartean 11:30ean Udaberri elkarteak eginda. Asteazkenean 11:30ean Hartzabal elkarteak eginda. Ostegunean 11:30ean Kintoek eginda.

Auzatearen ohituraz gain, Etxarrin aspalditik datorren beste ohitura bat daukagu: auzatean erabiltzen diren tazak edo katiluak. Zilarrezkoak dira eta udaletxean gordetzen dira. Bakarrik egunberezietan erabiltzen dira, herritar guztiek erabiltzen dituzte, batek bukatzen duenean ondokoari uzten dio. Taza “Katilu-barkilu” batzuk herriko armarria eramaten dute marraztuta.

 

Katilu – Barkilu

Zilarrezko ontzia, bertan ardoa eskaintzen dute festa eta erromerietan.  Ontzi hauetan udalak ardoa oparitzearen ohitura Sakanako herri gehienetan ematen da Arakil ibaiaren luzera guztian.

Taza hauek, beste izen batzuekin ere ezagutzen dira: “barkilu”, “tazika”, “katilu”. Bere erabilera seguraski  bailaran,Irañeta eta Uharte Arakilen batez ere, landatzen ziren mahastien oroipena izanen da beharbada, naiz eta XVII. mendean mahastiak alde batera utzi ziren, ardoa barkilotan dastatzearen ohitura mantendu egin zen.

Ardoa ontzi hauetan banatzen zen Etxarri Aranazko erromerietan siseroaren  kontura. Honenardura, ardoaren “sisa” zen eta lau festetan doan banatu behar zuen:San kiriko, San Adrián, “Amaletai” etaAmabirginaren egunetan.

Barkiluak zilar sendoz eginak daude eta bozelduta, argitasuneanardoaren irisazioak ikusteko dastatu aurretik. Orokorrean, 150-160 zentimetro kubikoko kapazitatea dute, 9-11 zentimetroko diametroa, 3-4 zentimetroko altuera eta bi giderrekin. Zilargilearen data eta punzoia eramaten dute, eta inskripizio labur bat izan dezakete,  zer udal edo kalekoak diren idatzita.

Gaur egun festa egunetan, udaletxeko langileek ateratzen dute ardoa barrikatik5 litroko buztin pitxeretara, eta  hortik katiluetara banatzen dute.

Edaten den kopurua nabarmena da, batez ere San Adriango  erromerian,  1200 litro inguru banatzen dira modu honetan lau katilutan, herriko lau kale zaharren izena dutenak, Txikia, Hualde, Mundiño eta Maitza.

Ontzi hauetan edateko zalantza izanez gero, kontsumizioen artean garbitzen ez direlako, jakina da zilarrak edozein kutsaduraz babesten duela.

www.enciclopedianavarra.com/?page_id=5072

Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea