Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2020/12/29

04/118H PARTZELA (ANGORTA)BAZKALEKU GISA BEHIN BEHINEAN ESLEITZEKO PROZESUA

2020/11/26ko Osoko Bilkuran onartutakoa jarraituz, Etxarri Aranazko Udalak 04/118H partzela komunala (Angorta) behin behinean bazkaleku gisa esleitzeko prozesua martxan jarri du.

Behin betiko esleipena 2021ean gauzatuko da, gainerako herrilurrekin batera.

Esleipenduna izateko baldintzak gainerako herrilurretan ezartzen diren baldintza berdinak dira.

Interesdunek Udalean (bulegoan edo egoitza elektronikoaren bidez) eskabide bat aurkeztu beharko dute, aplikagarria den legedian ezartzen diren baldintzak betetzen direla adieraziz, eta 04/118H partzelaren esleipenean interesa dutela zehaztuz.

Eskabidea 2021eko urtarrilaren 14ko 14:00ak baino lehen aurkeztu behar da.

Zerrendara itzuli
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea