2016/11/21
ALTSASUKO GERTAKARIEN AURREAN ETXARRI ARANAZKO UDALAREN AKORDIOA
Azken egun hauetan Altsasun izan diren gertakarien aurrean, eta Altsasuko Udaleko gehiengoak hartutako erabakia oinarri, Etxarri Aranazko Udalak honako akordio proposamena adostea erabaki du:
1.- Altsasuko Udalak 2016ko azaroaren 16ko osoko bilkuran hartutako erabakiari jarraiki, “Altsasu” lelopean, azaroaren 26rako 13:00etan Altsasuko Udalak, atxilotuen senitartekoek eta Altsasuko herritarrek deitutako manifestazioarekin bat egitea.
2.- Gure herriko herritarrei bertan parte har dezaten gonbitea luzatzea eta deialdia zabaltzeko eskura ditugun bitartekoak erabiltzea.
3.- Akordio honen berri Altsasuko Udalari jakinaraztea.