Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2020/07/04

2020KO KONTRIBUZIOA
Udal honek 2020ko KONTRIBUZIOAREN zergen (hiri eta landa) erreziboak kobratzera pasatuko ditu:

Ordaintzeko borondatezko epea aurtengo uztailaren 3an hasi eta ABUZTUAREN 25ean bukatuko da. Aipatu epe hori pasata, ordainagiriak Agentzi Exekutibora bidaliko direla, kobratzea premiamendu-bidetik burutzeko, Tributuen Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezartzen diren errekarguekin.

Ordainketak helbideratuak dituztenei, borondatezko epearen azkeneko eguenan bere kontuetan kargatuko zaie, eta gainerakoek herriko banketxe batean ordaindu beharko dute.

Helbideraketa berriak edo aldaketak eskatzeko azkeneko eguna abuztuaren 18a izango da.
 
OHARRA: Orri katastralak udaletxeko bulegoan daude eskuragai.
Zerrendara itzuli
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea