2021/07/05
Udal honek 2021eko KONTRIBUZIOAREN zergen (hiri eta landa) erreziboak kobratzera pasatuko ditu:
Ordaintzeko borondatezko epea aurtengo uztailaren 2an hasi eta ABUZTUAREN 25ean bukatuko da. Aipatu epe hori pasata, ordainagiriak Agentzi Exekutibora bidaliko direla, kobratzea premiamendu-bidetik burutzeko, Tributuen Foru Lege Orokorraren
117. artikuluan ezartzen diren errekarguekin.
Ordainketak helbideratuak dituztenei, borondatezko epearen azkeneko eguenan bere kontuetan kargatuko zaie, eta gainerakoek herriko banketxe batean ordaindu beharko dute.
Helbideraketa berriak edo aldaketak eskatzeko azkeneko eguna abuztuaren 18a izango da.
Oharra: orri katastralak udaletxeko bulegoan daude eskuragai.