Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2022/07/29

2022ko KONTRIBUZIOA

Udal honek 2022ko KONTRIBUZIOAREN zergen (hiri eta landa) erreziboak kobratzera pasatuko ditu:

Ordaintzeko borondatezko epea aurtengo uztailaren 27an hasi eta IRAILAREN 12an bukatuko da. Aipatu epe hori pasata, ordainagiriak Agentzi Exekutibora bidaliko direla, kobratzea premiamendu-bidetik burutzeko, Tributuen Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezartzen diren errekarguekin.

Ordainketak helbideratuak dituztenei, borondatezko epearen azkeneko eguenan bere kontuetan kargatuko zaie, eta gainerakoek herriko banketxe batean ordaindu beharko dute.

Helbideraketa berriak edo aldaketak eskatzeko azkeneko eguna irailaren 5a izango da.

OHARRA: Orri katastralak udaletxeko bulegoan daude eskuragai.

 

Zerrendara itzuli
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea