2015/11/23
Etxarri Aranako Udaleko Kultura Zerbitzuak ekimen berritzaile bat jarri du martxan , Sakana osoan erreferentziala izan nahi duena: AGERTOKIYE (Sakanako artearen agertokia). Hurrengo hilabeteetarako Sakanako hainbat artisten muestra antolatu da ekimen honen barnean. Taularatuko diren lanak hainbat disziplina artistiko ezberdinetakoak izango dira; hala nola, dantza, antzerkia, zirkoa, clowna, musika eta zinema. Azaroaren 24ean emango zaio hasiera zikloari “Futbolariak eta printzesak” antzerki lanarekin, Etxarriko Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta eta Parekidetasun Batzordearekin elkarlanean antolaturik. Amaiera otsailaren 19an emango zaio, Etxarri Aranazko musikari ezberdinek kultur etxean bereziki egiteko kontzertua prestatuko dute.
Ziklo honen helburu nagusia, bertako artistei beren lanak ezagutarazteko aukera eskeintzea da, kultur arloan Sakanan dugun aberastasun gero eta handiagoaren erakuslehioa izatea. Sakanako eta bereziki Etxarri Aranazko bizilagunak kultur jardueretara joateko praktikak bultzatu nahi dira, pizgarri bezala bertako artisten lanak erakustearen ideia oinarrian harturik.
Horretarako agertoki ezin hobea daukagu, Etxarri Aranazko kultur etxea hain zuzen ere. Lan guztiak kultur etxean burutuko dira.
Guztira 11 emanaldi antolatu dira. Etxarri Aranatz, Arbizu, Lakuntza, Altsasu, Ihabar, Irañeta eta Irurtzungo 33 sakandarrek hartuko dute parte zikloan.
Ikuskizunetarako sarrerak aldez aurretik jarriko dira salgai azaroaren 24etik aurrera. Sarreren salmentak Kultura bulegoan eta ON-LINE erosi ahalko dira eta eserlekuak zenbakituak izango dira (urrian jarri zen martxan sarreren salmenta sistema berria).
KULTURA BULEGOAN ASTELEHENETIK OSTIRALERA 9:00tatik 13:00etara
Bi abonu mota ere egin ditugu:
1.- HAURRENDAKO ABONUA: 6 € (hiru ikuskizun)
TREN GELTOKIA + URTARRILAK 3 PELIKULA + PLUTON: HOR KONPON MARIANTON
2.- GAZTE ETA HELDUENDAKO ABONUA: 12 € (hiru ikuskizun)
EKOETIKOPATETIKOA + AMICO + MIKROANTZERKIAK
Etxarri Aranazko Udalak gonbidapena luzatzen die sakandarrei eta bereziki Etxarri Aranazko bizilagunei muestra honetako lanak ikustera hurbiltzeko eta egunerokotasuneko bizitza bizkorrean geldialdi bat egin eta kulturaz gozatzeko.