2017/10/11
AISIALDIKO BEGIRALE LAN POLTSA SORTZEKO DEIALDIA:
Etxarri Aranazko Udalak AISIALDIKO BEGIRALE LANPOSTURAKO zerrenda bat sortuko du lehiaketa-oposizio bidez, etorkizunean behin behineko kontratazioak egiteko.
Baldintza nagusiak: Adin nagusia / Batxillergoa edo 2.mailako Lanbide Heziketa/Euskara maila C1 eta deialdia aipatzen direnak.
Izena emateko epea 2017ko urriak 5, 14:00etan bukatuko da: Instantzia, NAN, deialdiak eskatzen duen bai titulazio akademikoa nola euskarakoa, eta meritoak justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dira.
Euskara eta oposizio probak 2017ko urriaren 9an izango da, goizeko 9:30ean, Etxarri Aranazko “Gaztetxoko” gelan.
Deialdiaren oinarriak kontsultatzeko: udal web orrian www.etxarriaranatz.eus udal bulegoan eta Altsasuko Nafarroako Enplegu Zerbitzuan.