2015/04/13
Igande goiz osoan zehar ekimen ugari antolatu ditu Belardi ekimenak Etxarri Aranazko laguntzarekin. Ekimen honetan, Sakanan bizi eta lanean dauden abeltzain zein nekazari ekoizleak aurkitzen dira. Ekoizpen eredu familiar eta artisauetan oinarritzen diren ustiategiak hain zuzen ere.
Egunerokoan, ekoizpen eta elaborazio eredu jasangarrien alde egin eta gizartearentzako, kalitatean oinarritutako produktuak eskainzen dituzte. Aiton amonengandik jasotako irakaspenei jarraituz, landa eremuaren kudeaketan parte hartu eta gure kultura eta izaera defendatzen ditugu, ZUZENEAN LURRETIK GURE ETXEKO PLATERETARA BALIO GUZTI HAUEK ERAMANEZ