Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2020/06/25

Ikusita covid-19aren hedapenak sortutako osasun krisialdia.

Ikusita covid-19ak sortutako osasun krisialdia kudeatzeko alarma egoera deklaratu zuen martxoaren 14ko 463/2020. Errege Dekretua.

Ikusita Nafar Gobernuak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak egindako komunikazioa, zeinaren bitartez 2020. urtean herriko jai guztiak bertan behera uztea eskatzen zen, osasun publikoa dela eta.

Urruntze fisikoaren neurriak gehiegi erlaxatzen badira, birusaren zirkulazioa berriro aktibatu daitekeela kontuan hartuta.

Mota honetako ospkizunetan birusaren transmisioa saihesteko beharrezkoak diren segurtasun-neurriak mantentzea zaila dela kontuan hartuta.

Proposamena herriko Festa Batzordeari jakinarazi ondoren.

Guzti hori dela eta, Alkatetza honek EBATZI DU:
 
 
1.- Etxarri Aranazko 2020. Urteko udako festak eta Ama Birjinaren eguna (2020ko abuztuak 15) ofizialki bertan behera uztea.
 
Erabaki hau Nafar Gobernuak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak, erantzunkizun osoz, jai-mota guztiak bertan behera uzteko egindako proposamena jarraituz hartu da.
 
Alkatetza hau herriko jaiek Etxarriar guztientzat duten garrantziaz jabetzen da. Hori dela eta, erabaki hau atsekabe handiz hartu dugu, baina gauden egoeran bizitzak erdigunean jartzea ezinbestekoa dela uste dugu.

Gauzak horrela, osasuna eta zaintzak mota guztietako ospakizun eta ohituren gainetik jarri behar dira, baita jai eremuan ere. Arduraz eta irmotasunez jokatu behar da, birusaren zirkulazioan berragerpenak edo berraktibazioak saihesteko.

Era berean, herritarrei arduraz jokatzeko eta osasun-gomendioak betetzen jarraitzeko deia egiten diet, orain arte egin duten bezala.
 

2.- 2020eko abuztuaren 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7 eta 15ean taberna eta ostalaritza establezimenduei emandako ixteko baimena berezia bertan behera uztea, 201/2020. Foru Dekretuaren 8.3. artikuluan zehaztutakoa aplikatuz.
 
Egun horietan ireki eta ixteko ordutegi orokorra aplikatuko da: orokorrean, taberna, kafetegi eta jatetxeak 02:00etan itxiko dira.
 
 
3.- Etxarri Aranazko Festa Batzordea 2020/07/02an 18:30etan Udaletxeko osoko bilkura aretoan ospatzeko deia egitea.
Bilera agintari eskudunek zehaztutako osasun eta higiene gomendioak betetzen gauzatuko da.
 
 
4.- Erabakia herriko taberna eta ostalaritza establezimenduei jakinaraztea, haien ezaguera eta ondorioetarako.
 
 
5.- Erabakia Udalbatzan jakinarazi, bere kasuan, hurrengo osoko bilkuran berretsi dezan.
 

6.- Erabakia web orrian eta udal iragarki oholean argitaratu, dagozkion ondorioetarako

Zerrendara itzuli
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea