2020/12/29
300. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a - BEREZIA
NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 31/2020 FORU DEKRETUA, abenduaren 28koa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abenduaren 14ko 29/2020 Foru Dekretua. Foru dekretu horren bidez, prebentzio neurriak ezarri ziren Nafarroako Foru Komunitatean, SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko.
...............................................
Ondorioz, osasun komunitarioaren ikuspegitik, zeinetan ezinbestekoa baita zuhurtasun printzipioa zorrotz betetzea, ez da gomendagarria abenduaren 31rako eta urtarrilaren 1erako ezarritako salbuespenei eustea, eta bidezkoa da gure Foru Komunitatearen itxiera perimetrala mantentzea, salbuespenik ez egitea familiakoak eta hurbileko pertsonak bisitatzeko (abenduaren 30etik urtarrilaren 2ra bitarte aurreikusia zegoen salbuespen hori), gaueko ordutegia 23:00ak arte mugatzea, eta bilkura eta ospakizun pribatuetan elkar daitezkeenen gehieneko kopurua mugatzea bi bizikidetza-unitateko sei pertsonatara.
Horrenbestez, bidezkoa da prebentzio neurri berriak ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean urte bukaerarako eta 2021. urtearen hasierarako, SARS-CoV-2ak eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko; hori guztia, aipatutako txosten teknikoak kontuan edukita eta azaldutako arrazoiengatik, eta xede izanik kutsatzeen murrizketa finkatzea.
Horrenbestez, urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitakoaren babesean, errege dekretu horren bidez alarma-egoera deklaratzen baita SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko.
.......................................