Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2021/04/01

Desfibriladore berria udaletxeko estalopean

Plaza inguruko hainbat komertziotako herritarrek eta udaletxeko langile batzuk lehen sorosten ikastaro bat egin zuten eta desfibriladorearen erabilera azaldu zitzaien baita ere.

Bihotzekoak indar handiagokoak edo txikiagokoak izanda ere, beti komeni da osasun larrialdi zerbitzuei hots egitea. Eta ezagutzak izanez gero, haiek iritsi bitartean gaixoari bihotz-biriketako bizkortze oinarrizkoa egiteko maniobrak eta desfibrilizazioa egitea komeni da. Azken horretarako desfibriladorea behar da, elektrizitate deskarga baten bidez bihotza bere funtzionamendu egokira bueltatzeko gailua baita. Datuek diotenez, trebatutako pertsonek bihotzekoa izan duten pertsonen % 75en bizitza salbatuko lukete desfibriladorea eskura izanda. 

Zerrendara itzuli
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea