2017/07/23
Deialdi honen xedea da Kattuka zentroan 0-3 zikloan matrikulatuta dauden 0 eta 2 urte bitarteko haurren familiei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea. Diru-laguntzak lehia bidezko prozedurari jarraikiz emango dira, eta haien xedea da familia eta erreferentziazko zentro publiko batean derrigorrezkoa ez den hezkuntza bateratzen lagundu eta sustatzea. Izan ere, Kattuka herritik kanpo egon arren, inguru hurbilean dago eta zerbitzu zabalak izateaz gain, herrian eskaintzen diren zerbitzuentzako beharrezko osagarria da — orain arte, herriaren eta zentroaren artean lankidetza-hitzarmena zegoen zentroa finantzatzeko—.