Elurtea iragarri dute:
-.Gatza nahi duenak zerbitzu anitzetako udal langileei eskatu, Kale nagusia 34ko udal daukagu eta biltegian (hiltegi zaharra ).
Honako gomendio hauek egiten dizkizuet:
- Ahal den neurrian, ez da norberaren ibilgailua erabili behar; gidatzerakoan, segurtasun distantzia handitu beharko da. Gogoan izan elurrarekin gutxiago ikusten dela, eta, gelditu behar izanez gero, ez dela komeni bat-batean egitea.
- Bide publikoetan aparkatutako ibilgailuak garajeetan gordeko dira, ahal dela.
- Oinezkoek beti espaloitik ibili beharko dute eta arreta handiz gurutzatuko dituzte kaleak
- Auzo erkidegoek eta areto zein denden jabeek beren etxeen eta establezimenduen aurreko espaloi zatia garbitu beharko lukete.
- Jabeen erkidegoek arduratu behar dute ibilgailu pribatuen zaindegietako sarbideak garbitzeaz.
- Ibilgailuentzako pasabideak dituzten enpresa edo bestelako instalazioen titularrek horiek garbitzeaz arduratu beharko dute, bai eta beren jabegoen barruan dauden aparkalekuak edo maniobra eremuak garbitzeaz ere.