2020/03/20
COVID-19 Koronabirusak eragindako osasun kirisiaren aurrean Etxarri Aranazko Udalaren informazioa.
COVID-19 CORONABIRUSAk eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, jakinarazten da ETEN EGITEN DIRELA UDALAREN EDOZEIN PROZEDURA IZAPIDETZEKO EPEAK ERREGE DEKRETU HORREK INDARRA GALDU ARTE. Horrela egintza edo izapide bat egin behar baduzu, edo dokumentu bat epe jakin batean aurkeztu behar aurkeztu behar baduzu, jakin behar duzu 2020ko martxoaren 14tik (larunbata) epe hori etenda dagoela.
Gutxienez datozen hamabost egunetan Udaletxean edozein izapide egiteko:
• Modu telematikoan egoitza elektronikoaren bitartez www.etxarriaranatz.eus Udalaren webgunetik
• 948 46 00 04 telefono zenbakian (10:00 -14:00 ordutegian)
• udala@etxarriaranatz.eus helbide elektronikoan