2021/04/21
Prebentzio neurriak kontsultatu-ohiko galderak
Ikusita Nafarroako Foru Erkidegoko Lehendakariaren apirilaren 13ko 17/2021. Foru Dekretua, zeinaren bidez Etxarri Aranazko Udalerrirako sarrera eta irteerak 2021eko apirilaren 15etik 29ra (biak barne) murrizten direla.
Guzti hori dela eta, Alkatetza honek EBATZI DU:
1.- Ondoan zehazten diren Udal eraikinen itxiera agintzea 2021eko apirilaren 15etik 29ra (biak barne), SARS-CoV-2ak eragindako infekzioen hedapena murrizteko:
- Kultur eta kirol arloko instalazioak (Kultur Etxea, Udal pilotalekua eta futbol zelaia).
Era berean, aldi horretarako aurreikusitako kultura- eta kirol-jarduera guztiak bertan behera utziko dira (futbola, pilota, Udalak antolatutako kultura- eta aisialdi-jarduerak, kultur etxeko bilerak, etab.).
- Autokarabanendako gunea.
2.- Astero egiten den merkatu txikia bertan behera uztea 2021eko apirilaren 15etik 29ra.
3.- Herritarrei osasun agintariek ezarritako prebentzio-neurriei eustea garrantzitsua dela gogoraraztea.
Zehazki, gogorarazten da oso garrantzitsua dela urruntze soziala eta ahalik eta gehien murriztea gure familia-unitatetik kanpoko pertsonekiko harremanak.
Horrekin batera, Etxarri Aranatzeko bizilagunei dei egiten zaie leku itxietan bilera oro saihesteko, eta gogorarazten zaie ezingo direla 4 pertsona baino gehiago elkartu (bizikidetza-unitate bereko pertsonak ez badira).
4.- Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduek Foru Erkidegoko gainerako establezimenduek dituzten murrizketa berberak izan beharko dituzte.
Ildo horretan, gogorarazten da debekatuta dagoela establezimenduen barruan kontsumitzea (araudian aurreikusitako salbuespenetan izan ezik); eta terrazetan mahai bakoitzean gehienez 4 pertsona egotea. Edonola ere, eserita kontsumituko da.
5.- Adierazitako neurriak 2021eko apirilaren 15eko 00:00etatik aurrera indarrean sartuko dira.
6.- Informazio honekin Bando bat argitaratzea, herritar orok ezagutu dezan.
|