Etxarri Aranazko
Udala
EUS  |  CAS

2019/08/30

ETXARRI ARANAZKO UDALAREN  ADIERAZPENA

Mikel Arregi Marinen hilketa oroitzen duen plakaren desagertzearen aurrean; Etxarri Aranatzeko Udalak adierazten du:

1/ Mikel Arregi Marinen hilketa oroitzen duen plakaren desagertzearen aurrean; Etxarri Aranatzeko Udalak adierazten du:1/ Udal honen ekimenez egin den Sufrimenduaren Mapan jasotzen denez: Mikel Arregi Marin Herri Batasunako zinegotzia zen Lakuntzan. 1979Ko azaroaren 12an, Mikel Seat 127 ibilgailuan zihoan zenbait lagunekin, Guardia Zibileko kideek Etxarri Aranaztik hurbil eginiko kontrol batean tirokatu zutenean. Jaurtigailua birikara iritsi zitzaion eta Iruñeko ospitalera eraman arren, medikuek hil zela ziurtatu besterik ezin izan zuten egin. Bertsio ofizialaren arabera, ibilgailuak polizia kontrol bat saltatu zuen, inor jabetu ez bazen ere kontrola zegoenik. Guardia Zibil bati bi hilabetetako espetxe zigorra jarri zitzaion, zinegotziaren heriotzaren egile gisa. 1981Eko otsailaren 10ean, bonba batek Etxarri Aranatzen herritarrek eskatuta egin zen oroigarri baten lorratza suntsitu zuen

2/ 2019. abuztuan: Mikelen heriotza bortitza oroitzen duen plaka desagerrarazi dute ezezagun batzuk, bere senide, lagun eta orohar Etxarri Aranatzeko herriari eraso larria eginez.

3/ Eraso berri honen aurrean; Udalak Mikel Arregi Marinen familiari bere elkartasun osoa adierazi nahi dio.

4/ Udalak ekinbide politikoak eta juridikoak abian jarriko ditu gertatutakoa argitu; dagokionari erantzukizunak exijitu eta desagertu den plaka bere tokian erreparatzeko.

5/ Udalak herritar guziei deitzen die bakea, demokrazia eta elkarbizitzaren aldeko lanean engaiatzera; sufrimendua areagotu besterik egiten ez duten eraso horiek arbuiatuz.

 

Zerrendara itzuli
Etxarri Aranatz ezagutu. Sakanaren bihotzean
Sakana Sakanako Mankomunitatea UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea Udalbiltza Cederna-Garalur Etxarri Aranazko Zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuetarako Mankomunitatea